Pasaia (Gipuzkoa)

Teilatuz teilatu bihurrikeriatan

Teilatuz teilatu bihurrikeriatan <p>Ganbaraz ganbara ibiltzen ziren, teilatu batetik bestera salto eginez. Apaizari ganbaran gordeta zeuzkan liburu eta estanpak lapurtu egiten zizkioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganbaraz ganbara ibiltzen ziren, teilatu batetik bestera salto eginez. Apaizari ganbaran gordeta zeuzkan liburu eta estanpak lapurtu egiten zizkioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ibiltzen giñan gu, ganbaraz ganbaraz. Ze iruitzen zaizu? Ganbaraz ganbaraz. Teillatutik e! Teillatutik salto iten genuen bestea ta geo, oain'e dao, etxe hortan. Hola, kala, ganbareta sartzeko [irikiya]. Bai.
- Atia?
- Bai, zea bat kalaboiya, boiya esaten zioten kalaboiya. Bueno, hortik salto iten genuen. Ta hemen onduan, apaiza bizitu zen ta hor ganbaran zituzten libruak eta estanpak eta ze karajotakoak hoiek denak. Lapurtu iten genitugun. Eun batian, nee laun horrek hartu du rollo haundi bat eta beste laun batek, mutil batek esaten dio: "Dionisia, ekarri nazu nei hori", "ez dizut emango, nik hartu det-eta", "emanazu nei!", "ez!", "zu zer zea ba mandon!". Ta azkenian, nazka-nazka in zun ta eman ziyon: "Aiba ba! Tori!". Eman ziyon ta etorri zan bea eta beidatu zun zer zan ta argazki haundi bat zan. "Oi! Nik ez det nahi hau. Tori, tori!". Zua zuk nahi baldin bazu, biyek teillatuan ya borrokan. Azkenean, beak joan behar izandu zun, lajatzea. Hartu ta laja zun, goitik bota zun ta gu giñan, bueno, bueno.
- Ta apaiza ez zen konturatzen gero gauzak falta ziala?
- Ez, dena botia zekaten dena, ta geo beste etxia joan zian bizitzea ta.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia