Pasaia (Gipuzkoa)

Garbitegiko ohiturak

Garbitegiko ohiturak <p>Manoli joaten zen lehen garbitegira. Egun bakoitzean arropa mota bat garbitzen zuten. Arropa tontorraren gainean arroparik onena jartzen zuten. Arropa garbitegian garbitu ostean, etxean lehortzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Manoli joaten zen lehen garbitegira. Egun bakoitzean arropa mota bat garbitzen zuten. Arropa tontorraren gainean arroparik onena jartzen zuten. Arropa garbitegian garbitu ostean, etxean lehortzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta erropa garbitu ere bai?
- Bai, labaderoa joaten nitzen ni. Ni nee ixtoriya kontatuko dizut. Ni joaten nitzen iturrira, hemen baztarrian labaderoa bazeon haundi bat, oain'e hor dao, baiño ez da iñor joaten. Joan, futbolekoak-o jazteko ibiltzen dute labaderoa. Eta egun batian, astelehenian, por ejemplo, arropa zuriya iten genun ta geo hurrengo egunian, arropa kolorezkua. Bi txandetan iturrira ta han bueno, jabonatzen genitun arropak eta geo, zea kalderian tontor-tontorra jarriz arropeik onena baldin bazenun gain-gaiñian. Zertako? Jendeak ikusteko. Ohitura. Arropeik onena, gona azpiko bat-o bazenun, han puntillak erakutsiz. Ai ama! Oain ez dao holakoik. Ta bueno, ohitura hoiek zien. Hartzen genitun bi, bi zeak, bi nola deitzen die, bi pozal deitzen die, "pozos". Bueno, bi zea ta bat jabonatzeko ta bestia aklaratzeko. Geo han aklaratu, ondo-ondo ta seka-seka in eskuakin. Bueno, bihortu ta geo etxea. Ta etxean ba balkoiak, balkoi ederra dao hemen bai, ta hemen berehala lehortzen zien arropak. Eta geo labadora atea zan ta labadorak beak ateatzen du ya ze eiña arropa, bihortua. Ta ez zun beharrik orduan eskuz ta aitzeko.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia