Pasaia (Gipuzkoa)

Harria ateratzen izandako istripua

Harria ateratzen izandako istripua <p>Egun batean, arropa garbitzen ari zirela, inguruko etxe bat egiten ari zen langileetako batek istripua izan zuen menditik harria ateratzen ari zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egun batean, arropa garbitzen ari zirela, inguruko etxe bat egiten ari zen langileetako batek istripua izan zuen menditik harria ateratzen ari zela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Egun batian, ixtoriya kontatuko dizut. Jabonatzen ai giñen hor goian eta etxe bat iten aldamenean etxe berri bat, hor iten ai zian gizaseme pilla bat, zea horkoak, Caceresekoak zian. Eta in bihar izaten zuten hormen beheian arrokak atea, arrokak ateatzen ai zian, harriyak itxia iteko. Ta harriyak ateatzen ta egun batian hoi: "auxilio, auxilio" ta hoi. "Ze pasatzen da?" ta gizon denak korrika. Ze pasako zan, arroka uste baiño lehenaotik erori zan ta gizon bat harrapatu zun. Ta "uy, que le ha cogido". Ze harrapatu du gizaseme bat eta berihala igo zian kuadrilla ta zeakin, "este" ez dakit nola deitzen zien burni haundi haiyek. Bueno.
- Palanka?
- Bai, palanka. Palankakin hasi zien aber harri hoi, harri haundiya zan ta gixajo hurai "tai-tai-tai" azkenean za[...] atea zuten, baiño birian zeamatela ospitalea hil zan. Hil in zan gizon hura. Ai! Eta hor ibiltzen zien harriyak ateatzen itxi hori iteko. Hor dao itxia iña.
- Askotan, normala zen harrik hortik ateratzea?
- Bai, bai, harriya, mendiyan harriya zeuden ta handik harriya ateatzen zuten.
- Hemengo etxiak'e horko harriakin daude inda?
- Ba bai, bai. Ta hau ere bai, hau ere itxi hoi. Itxi hoik urte asko ditu. Etxe zaharra da.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia