Lurra eta txapa garbitzeko moduak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lurra egurrezkoa zen, eta egurra garbitzeko zer tresna erabiltzen zituzten azaltzen du. Suaren txapa ere tresna haiekin garbitzen zuten.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 17a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: PAS-019/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Lurra egurre, egurra garbitzeko ta nola iten zenuten?
- Ba bota ur pixkat, geo lejia ta geo askotan, horrekin nahikua zan: lejia ta jaboi pixkat eta geo harraskatu. Ta beste askotan, berriz, zea baze[…]ion, hondar bat espeziala saltzen zan. Nola deitzen zian haiek holako. Ez dakit, orain ez naiz goatuko. Egurra, zea hondarra zan, espezial bat hondarra ta harrekin harraska-harraska-harraska ta alanbriakin'e bai, alanbre bat fin[…] saltzen zan ta harekin ere harraskatzen genun ta zuri-zuriyak lurra-ta. Ta txapa're bai. Txapa garbitzen genun suen txapa, ba hondar horrekin ta alanbriakin ta harriyakin ta bueno, beti zea berriyek ta txuri-txuri eoten zan txapa ta karbonera deitzen geniyon toki hori, katxa[...] bat eoten zana. Ta lurra're bai, lurra're [...] etxi hontan egurra zan eta txiki hori frantsesa eo ez dakit zer zan ta txuri-txuri-zuriya ta zenbat eta txuriyo jarri agudo zikindu.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!