Milizianoak etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-016-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerrako milizianoen janzkera, hizkera... gogoan ditu. Milizianoak ez ziren denbora asko egon Elenaren familiaren etxean, baina orduko anekdotak kontatzen ditu.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: PAS-016/018
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Ta milizianoak ta emakumiak hemen eon zienak nola zeuden jantzita?
- Buzuekin, “buzo kaki”.
- Buruan bazuten txapelen bat eo zerbait?
- Hemen eondu zienin nik ez nioten ikusi. Karo, nik komuneko leihotik beiratzen nion, klaro, ni ume ttikiya ta bakizu, "curiosidad". Ikusten niyon petxo handiyakin ta nik beitu... (barre).
- Haiek bazekiten euskaras?
- Erderaz ibiltzen zien gehienak hemen, erderaz, erderaz ibiltzen zien.
- Irun aldekoak izango zian igual?
- Posible da, posible da. [...] nundik noa zabiltzaten biño ikusten zen tarten bazakitela euskaraz zeatiken konturatzen zien zenek zakin euskaraz ta zenek ez.
- Ordun, batzuk bazekitenak?
- Klaro, klaro, karo.
- Denbora asko in zuten hemen?
- Ez, ez, ez, ez. Bastante aguro joan zien.
- Ta gero bestiak ere agudo?
- Bai. Geo nere amai esaten zioten "ui, atzetik heldu dienak gosia daka. Teta jango dizute" haur txikiagatik, neregatik. Nere ama ikarakin jan ingo ziotela (barre).
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!