Pasaia (Gipuzkoa)

Ikatza itsasotik hartzen zutenekoa

Ikatza itsasotik hartzen zutenekoa <p>Egur eta ikatz bila Joxe joaten zen umetan. Trintxerpeko moilan barkuetatik itsasora eroritako ikatza hartzen zuten lagun batek eta berak. Gero, bizkarrean eramaten zuen ikatza etxera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-013-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egur eta ikatz bila Joxe joaten zen umetan. Trintxerpeko moilan barkuetatik itsasora eroritako ikatza hartzen zuten lagun batek eta berak. Gero, bizkarrean eramaten zuen ikatza etxera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta egur billa ta ikatza billa ta ni joaten nitzan e.
- A bai? Ta nora?
- Itzazpera eta mendira're bai, baiña normalian Itzazpian, Ondartsu aldi hortan ta. Ta ikatza Trintxerpeko moillan nola ikatza barkuak, ikatza hartzen zuten erori iten zan itsasoa. Ordun Joxe Mujika, nere laun bat, eta ni joaten giñan been botiakin hara ta arrastre, arrasta bat bagenun beak preparatua joaten giñan, bota. Boga, boga, boga aurrea. Lotu batela ta tira, ra!, ra!, ra!. Ta hustu. Eskoria etortzen zan, ikatza're bai, ta ikatza bereixi, bestia bazterrea.
- Ta gero lehortzen utzi?
- Ur, ur azpitik ikatza ateatzen genun baiña erortzen zan itsasoa. Hori Trintxerpen.
- Gero, lehortzen utzi beharko zenuten?
- Ez, berihala berihala joaten zan ura.
- Ta bestela ikatz billa nola joaten ziñen, karrotxo batekin ala bizkarrian?
- Bizkarrian, dana bizkarrian hemen, mekauen, denboa hoitan...

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia