Frontera garbi joan eta zikin itzuli
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-013-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra aurretik, aitak Antxoko moilan egiten zuten lan zamalanetan; gerran, Katalunian ibili zen frontean. Joxek baditu gerrako oroitzapenak: kanoiak eta soldaduak frontera garbi-garbi joaten ziren; eta etorri, ordea, zikin-zikin.
- Auzoa: San Pedro
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 08a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: PAS-013/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Ta aita gerra aurretik zertan zebillen lanian?
- Antxon moillan.
- Moillan?
- Moillan.
- Moillako lanetan karga ta deskarga ta?
- Hoixe bai. Barkuak deskargatzen ta barkuk kargatzen Antxoko mollan lana iten zun. Geo gerra bukatu zanian juan zan hara ta ospa ospa. Ta launak behar.
- Nun ibili zian frentia ta ze batailloi bakizu?
- Hemen e hemendik Pasaitik hasi zian barkua ta Terranova juaten zian, San Juan, Saint Pierre Miquelon ta hoita, paraje hoita. Terranova joaten zien.
- Baiña aitak lehorrian iten zun lana?
- Aita lehorrian baiño geo "ya" baporian, barran, makinan.
- Gerra garaian frentera, frentera jun zen?
- Bai, Kataluñan.
- Aita Kataluñan ibili zan frentian?
- Bai, morroiyakin, republikakin.
- Ta ze batailloi eo zer zan bakizu?
- Ez dakit ze batailloi zan, hoixe ez dakitela. Batailloia ta numeroa ez dakit.
- Nik bakit etortzen zienian mandua ta kañoia ta zikiñ-zikiñak etortzen zian. Berriz juaten zien denak brillante-brillante juaten zian. Relebo iten zian, batzuk etorri frentetikan ta bestiak juan iten zian.
- Kataluñan zeundetela hori?
- Bai, Kataluñan. Nik hori ezautu det.
- Zikin-zikin jun ta geo bueltan?
- Bai. Frentera, kañoiak denak brillante, denak garbi-garbiyak, mandua garbi-garbiya, dena txukun-txukun, taka-taka-taka. Baiño geo bueltan etortzen zienian, nekatua, jende nekatua, ziikiña ta bizarrakin. Ta gero hara, haruzkuan berriz denak garbi-garbiyak joaten zien.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!