Bergara (Gipuzkoa)

Gerra etorri zenean

Gerra etorri zenean <p>Soldadutza Nafarroako Piriniotan egin zuen. Gerra denboran Osintxun zegoen. Aita auzo-alkate zegoen, nazionalistekin. Aita espetxeratu eta ama bakarrik geratu zen etxeko dendan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-187-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutza Nafarroako Piriniotan egin zuen. Gerra denboran Osintxun zegoen. Aita auzo-alkate zegoen, nazionalistekin. Aita espetxeratu eta ama bakarrik geratu zen etxeko dendan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Soldautza nun egin zenduan?
- Nik Nafarruan, fronteran. Pirineos. Hantxe ein neban ta…
- Ta zenbat denporan ein zenduan?
- Hiru bat urte edo.
- HIru bat urte?
- Bai hiru urte, ixa hiru urte.
- Luze, ez?
- Bai, bueno… ba! ondo egon giñan soldau.
- Bai?
- Bee. Hau kendu leike ala?
- Ez, ez bajatzu inporta, holan hobeto entzungo da. Eta gerra sasoia zuri nun tokau jatzun?
- Gerria?
- Gerria etorri zanian, zu nun zeren?
- Osintxun. […] hortxe lehen esan doten […] basarrixan. Ta ni [basarrixan] neuala ta “Aiba dios!” reketiak ostutzera etortzen zian haraxe basarrira. Oilluak harrapau ta eruan eitten zittuen. Bai. Bueno! […]. Ta gero tiruak eta… ez dakit ze pasau zan. Ta gero ya zerian ta [afusillau ein zittuela]. Gure tio bat... gure tio bat, Kostolakua, Tomas, ta haren anaia be bai, Ixaak. Ta gero beste bi… beste hiru gizon, hiru edo lau, ta holako… […] jeonan beste aldian, ta afusilatzera eruan, salto in kanalea ta kanalian paretan kontra ezkutau… hamendik salto [ittia holan zera] dana ezkutau, hor ezkutatzia bezela, ta hamendik bota otsezen tiruak, baiña ez eben harrapau. Zelan ezkutau zan horren kontran, ba, […] ta handik bestekaldian bere [etxia ta etxera allegau…]. Ta holaxe salbau zan. Ta gero handik Elgetara; lagundu zittuzten ta Elgetara pasau zan [hare].
- Orduan, gerria etorri aurretik eta, zeoze entzuten zenuen, ba, gerria zetorrela edo gerriak urten zebala edo?
- Bai, gerrian zaratia edo… ointxe dabizen moduan.
- Entzuten zenduen orduan, imaginatzen zenduen?
- Karo
- Eta, ez dakit, etxian zer entzuten zenduen?
- E?
- Etxian ze esaten zeben? Gerria...
- Etxian […]. Gurian nazionalistak zian, nazionalista… alkate […] aitta. Alkate egon zan. Bai, zuk nazionalistia zer dan jakingo dozu ba. “De política, ¿ya sabes?”
- Bai, bai, bai.
- “Era nacionalista” ta […] amorrua zeuan. Ointxe daon moduan. Ta gero kartzelara eruan zeben aitta ta gure ama etxian dendiakin ta gu mutiko bixok etxian ta ni eskolan ta nere anaia be bai. Baiña [hori eskolan zerian, Osintxun] edo. Holaxe.
- Eta, orduan, aitta alkate egon zan…
- Alkate egon zan.
- … Osintxun. Eta…
- Kartzelara eruan zaben ta gero handik librau zaben eta… tira. Gero librau… bai, librau zaben ta zera.
- Kartzelara eruan zeben ya gerria urtenda zeuanian?
- E?
- Gerria urtenda zeuanian kartzelara eruan?
- Gerra denporan, orduantxe kartzelara eruan zeben. Gero Eibarrera lanera jun zan aitta. Han Lekeittion-ta taillarra ipini jonan; han hasi zonan sozio. Ta gero ni hara. Plazentziatik ni [berriz be] lanera hasi nitzan ta handik hara jun nitzan, Eibarrera, Eibarko taillarrera, aittaana. Eta gero handik soldau.

Egilea(k): Maialen Bravo (Eibar BHI) , June Collazo (Eibar BHI) , Maddi Oregui (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia