'Pasaiako plazatik' bertsoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-005-066 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
'Pasaiako plazatik'en hainbat bertso abesten ditu.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2010(e)ko ekainaren 03a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: PAS-005/066
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
- Pasaiako plazatik, dator notiziya...
Pasaiako plazatik
dator notiziya:
zezen bat atera da
jeniyoz biziya;
kantatutzera nua
bertan ikusiya,
kontsolatzeko triste
daguen guztiya.
Santiago-eguna
Pasaian siñale,
allegatu ez danak
egin beza galde;
hasiyeran jendia
zezenaren alde,
azkenian etziran
arrimatu-zale.
Torillo-bazterreko
barrera tartian
zezen bat pasatu da
kolera batian;
plazatikan kanpuan
zeudenak pakian,
erdiyak purrukatu
ditu hanka-pian.
Batek txapela falta,
bestiak txaketa,
lurrian silipurdi
negarrez eta buelta;
- Bueno bukatu da!
- Earra, earra. Buruz dakizkizu!
- Bai, baiñon... bai baiñon hamalau bertso dia.
- Bai, asko dia.
- Baiño denak eztakizkit e!? Baiño pixkat badakit, pixkat badakizkit.
- Badakizu. Memoriyan dituzu.
- Bai, bai.
- Ondo, ondo. Oso ondo kantatzezu gaiñea e!
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!