Errusiar ardi-txakurra. Ardiak basoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-021-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Otxandioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 27a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: OTX-021/016
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Txakur bategaz konpontzen ziñien?
-Bi be bai eukitten [genduzen] guk, bi be bai, depende. Bat igual zahartxue ixeten danien, "gazte bat ekarri biher da". Gaztie ekarri ta ba ha ipintten jun astiro-astiro.
Laguntzailea: -Txakur batek, oingo txakurrak erakutsitta dauzenak bostehun ardiko errebañue ibiltteko ez daue biher ezebez.
-Oh, txakurrak oin raza elegantiek dauz. Azkenengo euki gendun, ixeko bat Bilbon, ta barkuko kapitanen bateaz eukitten eban amistadie, ta ekarri eban, Rusiatik ekarri oskun txakurkuma bat.
-[... txakurre?]
-Bai. Gris-gris bat txakurre elegantie, jode. Ta handik, raza... emie zan, ta handik atara ebezan raza batzuk onak.
-Eta mendixen egoten ziñienien nun bizi izeten ziñien zuek.
-Bixi? Bixi beti etxien. Ardixek basuen. Ardixekin egon in biher zan basuen egunero. Goxien juen ta pillatu, konteu aber danak badauz eta ez badauz eta. Eta gero eurek ardixek ibiltten zien, ba nobera haintxe eurekin egon.
Laguntzailea: -Hemen bizitten zan goxien pastorie beti be, goxien goxetik, eta hamaiketako etorri etxera ta atzera arratsaldien...
-Ta txabolarik ez zenduen eukitzen?
-Ez. Txabolaik ez. Guardasol haundiren bat eta tapabokan bat eta, hantxe isilik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!