Otxandio (Bizkaia)

Abarkak eta trailak egiten

Abarkak eta trailak egiten Abarkak egiteko era azaltzen du. Trailak artile beltzez egindako abarka-sokak ziren. Artilea kardatu eta maratila [txaramela] bueltaka erabiliz egiten zuten haria, eta harekin traila. Aita zen lan horietan jarduna, eta neguan elurra zenean umeak ere zeregin horretan laguntzen jartzen zituen. Kardatu aurretik artilea ondo garbitzen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-021-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Abarkak egiteko era azaltzen du. Trailak artile beltzez egindako abarka-sokak ziren. Artilea kardatu eta maratila [txaramela] bueltaka erabiliz egiten zuten haria, eta harekin traila. Aita zen lan horietan jarduna, eta neguan elurra zenean umeak ere zeregin horretan laguntzen jartzen zituen. Kardatu aurretik artilea ondo garbitzen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Narrue, narrue ebaitten gendun holan. Bi. Josi, tijera puntie, hau puntie zertu hemeti holan, josi puntie, ta gero eskiñatik pasatu, kordela danien, estutu ta abarka hola formia emon ta gero traillak ipini hankan lotzeko.
-Zer dira traillak?
-Traillak, kordela. Kordela itten zan, laniakin itten gendun, lana beltzakin. Harixa in eta gero itten gendun kordela.
-Eta kordela zelan eitten zan?
-Trailla. Kordela laniakin itten gendun, ardi lanie kardatu, finddu eta gero hartu ta ra-ra zegaz erein ta raka-raka-raka! zera in...
-Txaramalegaz, ezta?
-Bai, txaramalegaz itten zan lanie. Ta gero lana asko, zortzi-hamar lana hartu, ta batak alde batera ta bestiak bestera bixurra emoten dxakon ta tiratu ta itten zan ba kordela, traillie esaten dxakona. Horrek danok itten genduzen lehenau, eneee!
-Eta zuen etxien nok eitten ebazen?
-Aittek, aitte zan artistie horretan, aitte. Guk lagundu.
-Etxerako edo?
-Ez, ez, etxerako. Neguen, edurrek eitten, ardixek ez zien ataraten, igual kortan edo zerien ta: "Bueno aber, batek kardatu lanie, bestiek erein", ta halan egoten giñen egunek. Holako gauzak itten genduzen lehenau be. Joee, ya lo kreo!Ooin be akordetan naiz. Ointxe be ingo nauke nik lanie, ointxe be bai. Bai.
Laguntzailea: -Hasittie igual kosta.
-Zera biher, kardak, kardatu in biher lelelengo lanie, garbittu. Lanie itten zan garbittu, ondo jaboiakin ondo garbittu ta gero sikatu. Ondo sikatu. Sikatutzen zanien ondo ba gero kardatu itten zan. Holako pare bat, kardak esaten dxakona. Hartu ta rast, rast, rast... Ha kardau ta...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia