Otxandio (Bizkaia)

Pilotak, abarketak eta abarkak

Pilotak, abarketak eta abarkak Larruzko pilotak herriko denda batean erosten zituzten. Pilota ondo gordeta zaintzen zuten. Abarketa batean behatza agertzen bazitzaion, abarketa hankaz aldatzen zuen. Zazpi txakur handi (pezetaren 70 zentimo) balio zuen abarketa pareak. Herrian bazuten orduan abarketaria, abarketari eta bizargina ere bazena. Abarkak bakoitzak bereak egiten zituen, harik eta gomazkoak agertu ziren arte.
Tamaina:
Larruzko pilotak herriko denda batean erosten zituzten. Pilota ondo gordeta zaintzen zuten. Abarketa batean behatza agertzen bazitzaion, abarketa hankaz aldatzen zuen. Zazpi txakur handi (pezetaren 70 zentimo) balio zuen abarketa pareak. Herrian bazuten orduan abarketaria, abarketari eta bizargina ere bazena. Abarkak bakoitzak bereak egiten zituen, harik eta gomazkoak agertu ziren arte.

Transkripzioa

-Zelako pelotak?
-Ba pelotak narruzkuek eukitten genduzen, bai. Saltzen egoten zien hemen denda baten. Pelota txikitxuak.
-Etxeko narruagaz ez zuek egin?
-Ez, ez. Eindde eoten zien, eindde. Gauza gitxigaittik saldu itten zien. Gero Durengon-ta saltzen ebezen-ta ekarri jentiek. Pelotia estimau eukitten gendun, gordeta, listo, joee!; ai ene!
-Abarketak apurtzen?
-Abarketak apurtu, sarrittan bihetzak igual urten bat. Gero ha kanbixau bestaldea ta holan itten gendun. Abarketak. Zazpi txakurraundi balio eben, e! "Siete". Abarketak.
-Eta nun erosten zenduzen?
-Hamen [... dendan], in itten zauen batek, "Abarketerok", Xabinek aittak in itten ebazen bertan. Zan abarketerue ta barberue.
-Danak bat.
-Zapaterue, Jose Zapaterue, ha bestie, zera, Makazteikue, hemen behien egon zana.
-Eta abarkak?
-Abarkak in itten genduzen geuk, abarkak in, narruekin geuk in. Abarkak? Ez euen diruik erosteko. Gero urte asko [danien] etorri zien, gomazko zer batzuk urten eben baiña, azal-azalak, gauza gitxigaittik ba... Harek etorri zienien, jodee!, bueno!, beinticinko baiño dotoriau. In itten genduzen abarkak geuk, bakotxak beretzat in.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia