Euskararen galera Otsagin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTS-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abodi da "bortua", baina besteak méndiak dira. Seme-alabak ez dakite euskaraz, baina bilobak bai, euskara batua, beti ere. Pena ematen dio euskara galdu izanak. Aezkoarrek ere ez zuten eurekin euskaraz hitz egiten.
- Proiektua: Aitor Elortzaren Nafarroako grabazioak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Elortza
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: OTS-001/001
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Aitor Elortza
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Ni eta ene lagunak juaten gera oihaneala.
- Oihanera.
- Al monte, oihana. Mendi "es el... lo mas alto. Los montes muy altos".
- Bortua. Ez?
- Bortua. Ez bortua. Mendia. Mendia. Bortua, bortua, guk esaten dizugu hemen bortua, puertua, Abodi horri, Abodi horri.
- Hori da bortua?
- Bortua, hori.
- Bada bertze hauek ez dira bortuak?
- Ez, ez, ez.
- Bertze hauek oihanak?
- Ez, ez, ez.
- Eta semeei erakutsi diezu euskara?
- Batere.
- Batere?
- Batere.
- Ez?
- Ez.
- Ez, bi iloba baditut. Bi iloba. Hoiek... baina ematen dute oraiko euskara. Batua.
- Batua? Eta lehengoa deus ez.
- Deuse, deuse, deuse, deuse.
- Eta pena ematen dizu?
- Eni bai. Pena ematen dada, baina... horrekin bukatu da.
- Zer egin, ez? zer egin... ez?
- Bai.
- Eta bertzerik, istoriorik edo, baduzu errateko edo?
- Nola?
- Istorio zonbait edo errateko baduzu?
- Ez, ez, ez, ez.
- Edo... aetzekin xardukitzen zenuen euskarara?
- Aitarekin eta amarekin beti, beti euskeraz.
- Ta aetzekin? Aezkoakoekin?
- Aezkoakoekin? Ni izan niz... egon naiz hogeita hamahirur urte Irati bertan. Oihantzaina izan niz. Haiek ez zizien /eztizien/ erraten hitz bat ere. Orai hasi dituzu /tuzu/.
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!