Orozko (Bizkaia)

Arrosario ostean etxera dantzara beharrean

Arrosario ostean etxera dantzara beharrean <p>Domeka arratsaldetan arrosariora joaten ziren. Ondoren dantza egoten zen baina eurak ez ziren geratzen, bestela gautu egiten zitzaielako. Ez zuten dantzarako astirik. Senarra izango zenaren etxe aurretik pasatzen zen egunero eta horrela ezagutu zuten elkar.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domeka arratsaldetan arrosariora joaten ziren. Ondoren dantza egoten zen baina eurak ez ziren geratzen, bestela gautu egiten zitzaielako. Ez zuten dantzarako astirik. Senarra izango zenaren etxe aurretik pasatzen zen egunero eta horrela ezagutu zuten elkar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zu gaztetan han Orozkon, dantzara ta nola juate ziñen? Erromerixak-eta egoten zien?
- Ba joaten gintzen, errosario eoten zan, errosarioa arrasteien, laurek edo bostwetan. Ta gero, handik urten orduen, eoten zan jantzea batzuk. Ta gu etxera joaten gintzen, ze gautu eiten jakun. Ta gaubian han zelan ilunean?
- Eta nora faten ziñen errosarixora?
- Olarte, Orozkon.
- Orozkora bai.
- Parrokira.
- Kalera?
- Elexara. Elexara joaten gintzen.
- Alaba: Olarte dago Ibarran, Ibarra da auzo bat. Ta Olarte da parrokia, auzoko parrokia.
- Parrokiara joaten gintzen. Ta handik mezatik urten, ta ez dakit jantzan, ekosten bagendun edozer bere ta etzera. Ez egoan ordun, luz-eletrikarik; ordun petrolioaz. Ta joaten gintzen gauberako etzera.
- Dantzarik, dantzarik eitteko asti barik?
- Ez egoen astirik.
- Ta zelan ezautu zeben zure gizona izengo zana?
- Ba haren etze aurretik pasetan gintzen egun guztitan; mezara ta errekaduik-eta eiten.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia