Ama Birjina Doloretakoari hautsa kentzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jabeek kapila bat zuten elizan, Ama Birjina Doloretakoarena, eta zapaturo joaten zen Ama Birjinari hautsa kentzera. Egunero goizeko seietan mezara, beste neskame batzuekin batera. Ugazaba-andrea eta, zortzietakora joaten ziren. Laudioko auzo batera, Latierrora, joaten zen azelgak erostera, oso gogokoak baitzituzten ugazabek.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: ORO-001/009
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Ta gero eukin orien elexan, elexan eukin orien kapilla bat, Ama Birjiñian Dolorosetakoa. Ta zapatu guztitan joaten nintzen hautse kenduten, eta hautse kendu…
- Laudioko elizan?
- Bai, Laudion krida nengoan lekuin. Laudion, eukin orien... Kapilla bat eukin orien: Ama Birjiña Doloretakoa. Ta hareri ba, zapatu guztietan hautse kendu ta….
- Hori be zure lana zan orduen?
- Zapatu guztitan. Ha, ha ein ta gero etzera.
- Eta mezetara ta, hara kapilla horretara faten ziñen?
- Ta goxeko seiretan, mezara.
- Domekan?
- Astegunetan.
- Egunero?
- Egunero.
- Goizeko seiretan? Mekatxis la mar! Eta jende asko faten zan?
- Bi edo hiru /bi diru/ baiño ez gintzen joaten. Niri ugazabandrak eroaten ostien. Ta eurok joaten ziran zortziretakora. Baia ni goxeko seietarakora. Kridak goxean.
- Kriadak goixien? Klaro, kriadak goizau, ta gero nausixak?
- Eurek zortziretan. Baia gu seiretan.
- Ta egunero hori?
- Egun guzti-guztitan.
- Zuk horratio, zerue irabazitte dekozu!
-Ta gero gustetan jakien berduria, itxuria. Ta joaten nitzen, Latierro, Latierro, joaten nitzen, Laudiotik Gardiarantz, Gardia ez, zererantza, ba azalgak erosten. Azalga-orrik erosi ta harek eroaten ninduzen etxera.
- Ta zu, joaten ziñan…?
- Erosten, erosten. Eurek emoten ostien dirue ta haxe pagau ta azalgak eroaten ninduzen.
- Azalgak bakarrik?
- Bakarrik. Besterik ez gendun eroaten. Nik ez.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!