Maistra eskolan eta haren senarra ortuan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zazpi urterekin hasi zen eskolan. Hasieran euskaraz eta gero, gerra ondoren, erdaraz. Gallartuko maistra baten gizonak herriak utzitako ortuan lan egiten zuen. Diru gutxi irabazten zuten maisu-maistrek eta ortua ondo zetorkien bizitzeko. Orduan ikusi zituzten lehenengoz zerbak (azelgak).
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: ORO-001/002
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta eskolan han Gallartuko auzuen, bertan ibilli ziñan?
- Bai, bertan.
- Zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
- Hamar urtera arte.
- Alaba: Ama, aber ama, hamar urte baiño lehen joan ziñen eskolara.
- Hamar urtera arte eskolan ibili nitzan.
- Hamar urtera arte? Zenbat, seikin edo hasitta? Zenbat urtekin hasitta?
- Nik ez dakit ba, sei-zazpiez, zazpiez-edo.
- Eta eskolak euskeraz edo erderaz izaten zian?
- Lehenango, euskera eiten gendun ta gero, erdera.
- Bixeta eitten zenduen zuek, eskolan?
- Lehenengo, euskera ta gero, erdera eiten gendun.
- Eskolan?
- Eskolan.
- Euskera ta erdera?
- Zu, zu ibili, ibiliko ziñan eskolan, Republikan, ezta? Bai, zuk hogeta, Republika hogeta hamaikan etorri zan, eta zuk urte horrekin eskolan zenbiltzen. Zuk ordun zeunkazun zortzi urte. Eta maixua nungoa zan?
- Maixue? Juan zan hara biziten, kanpotarra zan. Ta joan zan andreaz ta han eukin aun familie. Ta hak eiten auen, andreak eskola ta gizonak ortu eiten auen. Ze ordun maistrak gitxi iribazten orien. Ta gizonak ortue, ze eon zan etzean, ba emon otsien ortue. Ortue, ta han iminten auen. Ordun ez genduzen guk azalgak ekosten. Hor lehenago porrue ta azea iziten zan; ta horrek, imini auezan azelgak. Ta ortue landuten auen.
- Ze, zan maistrue edo maistria zan, zuena?
- Maistria.
- A, ta gizonak eitten auen?
- Gizonak ortue. Gizona ez zan izin maixue. Andrea zan maistria. Ta hak eiten maistra ta gizonak, ortue. Ta ortuegaz emoten otsen jaten.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!