Pistolaren istorioa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:01:49
- Erref: ORM-001/028
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Transkripzioa
- Juan Marin ezaunen batzuk behintzet, anaie, da ordurako Frantzin da tal, eta ordun harren ezaunek, bata Eibarkoa eta bestea, ez dakit, gaillegoa o zer zan, eta gure etxetio pasatu zien, eta "que iba a no se donde y tal!, da klaro, Juan Mari ezaune zuela ta hola esanez, "eta esto vamos a dejar hasta la vuelta"; eta pistola bat. Baiño Xanti anaie ez zeon etxen, bestela ez zien utziko. Baiña gure attek ba ez zan hortakoa ta pistola han utzi ta "a la vuelta que ya cogerían". Gehioko zeik pe. Eta gero zer, da horik bik detenittu in zittuen da esan behar zuen, esanik izango zuen "que habían dejao ahí la pistola". Eta ordun ba Xanti, Xanti tuvo que declarar da harri uste det pasarea eman zioela Donostin eta ekarri zuen eta erakutsi behar izan zien nun zeon; zeatio harrek taillarretik etorri zanen lana inda eta pistolea han ikusi, harrek ya, klaro, attek soldauxkaa jun gabe, harrek ez zekin armen kontuik ezerre gure attek, eta ez zion gehioko inportantziaik eman, baiño Xanti etorri zanen zaku batekin zeatu ta goiko terreno horitan han zea bat bazeon hola zulo bat zea bat, hautza zeuken eamanda. Ta ordun ekarri zuen eta erakutsi zien nun zeon da hala.
-Lenengo errekara.
-Errekaa bai, lenengo errekaa, errekaa bota zola. Eta ekarri zuen submarino zeakin da, ordun ure zijoan errekan, oain ez dao.
-Submarinistak.
-Sumarinistak. Eta begiratu zon eta etzeon eta gero esan zon han zeola. Eta bueno ba, handik eaman zuen pistolea ta gero ya denboreakin etxea. Baiño hori da.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!