Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Familia errepublikanoa

Familia errepublikanoa Familia errepublikanoa zen. Zentro errepublikanoa eta batzokia zeuden herrian, eta bere familiakoak zentro errepublikanora joaten ziren. Han zer egiten zuten aipatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Familia errepublikanoa zen. Zentro errepublikanoa eta batzokia zeuden herrian, eta bere familiakoak zentro errepublikanora joaten ziren. Han zer egiten zuten aipatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Famili gorri xamarra eta rebelde xamarra zineten danak. Attona ta bata sozialista eta bestea...
-Ez. Hok zien anaiek eta bueno republikanok. Ordun republika zeon, bueno ba republikanok. Attek esaten zon: Republike dao, republikek ematen digu hillekoa. Republikek. Lanlekun, baiño republikea zeon, egoerea republikanoa zan. Bueno ba. Gaiñontzen etzan ezerre metitzen, ezerre.
-Baiña semeak irten zien bata sozialistea eta bestea Acción-ekoa (ANV) ta.
-Republikanok. Sozialista ez, republikanok. Bai. Hemen zeon Zentro Republikanoa ordun, eta beste alderdin batzokie. Bi horik zeren. Ordun batzuk batzokira juten zien eta gurek porrejenplo ba Centro, Centro Republicano. Ta hor soiñue-ta zapatu-igandetan-da, bueno ba, jendea juten zan da dantza ein, da. Hor, bai.
-Centro Republicanoan?
-Bai.
-Eta Batzokian egoten zan holakorik?
-Gutxi, hor gutxi. Muruaneko hortan zeon, goien, bai. Hortako gutxi zeon, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia