Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Postari-lanetan

Postari-lanetan Aitona postaria zen, eta denek laguntzen zioten lan horretan. Gutuna jasotzeagatik zenbat ordaintzen zuen jendeak azaltzen du. Gutun ofizialak banatzen zituzten: trenetik jaso eta banatu egiten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aitona postaria zen, eta denek laguntzen zioten lan horretan. Gutuna jasotzeagatik zenbat ordaintzen zuen jendeak azaltzen du. Gutun ofizialak banatzen zituzten: trenetik jaso eta banatu egiten zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Attona karterue izan zan epoka baten.
- Bai, bai. Karteritzea beak, baiño danok eitten gendun karteritzan. Zeatio ordun kaleako korrespondentzie bazeon baiño baserritaako're bai, eta baserritaa ba gu're juten giñen, kalekotaa ez; baiño gu're juten giñen baserritaa. Eta hor, sobra ere, gauzak hola zeren zeatuta ta, ba paatu ber izaten zuen hamar xentimo baserritakok kartea entregatu ta eittea. Zeatio zan, ez dakit nola esaten zien, gero akordatzen banaiz esango'et.
- Frankeo edo?
- Ez, ez, bestela. Terrenon gora-beherea da, ez dakit. Akordatzen banaiz esango dizuet. Eta hola. Gaiñontzen kalen ba anaiek eta.
- Etxeari ere Karteruena...
- Batzuk bai Karterona esaten die, beste batzuk Tellerizarra, baiño. Bai, Karterone askok, karteritza genduken-da.
- Zer izaten ziren, karta ofizialak edo bestelako errekauak be...
- Ba Correos, Correos.
- Ofizialak, ezta?
- Bai, ofiziala. Trenak ekartzen zittun da trenera io -anaie zarrena ibiltzen zan asko, gehiena-. Eta hemen herrin biltzen zienak eaman eta beak ekartzen zittunak ekarri ta partittu. Hori zan. Gabiriako ta, hemendio juten zien. Gabiriko karteroa're etortzen zan da Itsasokoa're bai; gure etxea etortzen zien, da eraman da ekarri haek eitten zuen handio.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia