Aurkezpena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1919ean jaio zen Ormaiztegin, Teilerizar baserrian. Ama Aizarnazabalgoa zen, eta aita Ormaiztegikoa. 6 anai-arreba ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ORM-001/001
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Esango dostazu hasteko zure izena ta abizenak?
- Nerek oraingok die Kontxa Intxausti Peña.
- Eta ze urtetan jaio ziñen?
- Ze egunetan?
- Bai, urtia ta eguna.
-Milla beatzirehun da hemeretzin. "Diecinueve diecinueve", ilbeltza, hogeta zazpi. Elurre ein zola esan zian gero amak; elurre ein zola egun hortan.
- Eta nun jaio ziñan?
- Ormaztein, Ormaztein, bai.
- Kalian?
- Tellerizar baserrin.
- Eta nun dago, ze auzotan?
- Hori dao Beasain aldetik herrin sarreran gatorzela lenengo etxea, Irizarren ondon. Irizarren enpresan ondo-ondon dao Tellerizar. Hiru dare, Telleri, Telleriarte ta Tellerizar. Ni hor jaiota nao, Tellerizarren.
- Eta gurasoak bertakoak?
- Ez, ama Aizarnazabalgoa eta aitte bai, aitte hemengoa.
- Zenbat anai-arreba?
- Gu?
- Bai.
- Sei. Ni bakarrik geatzen naiz.
- Gaztena zara?
- Ez. Gaztegoa're hil zan, Katalina. "La mala hierba" esaten due. Holako zerbait izango naiz nunbait.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!