Antxoa txukun jarri behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORI-005-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskabetxe-fabrikako latatan Gipuzkoako Aldundiaren ezkutua azaltzen zen. Barrikak egiteko materiala Aurizperritik ekartzen zuen aitak. Antxoaren kapak txukun jarri behar ziren, Genoako portuan ondo begiratzen baitzuten jeneroaren kalitatea.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 12a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: ORI-005/010
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak
Transkripzioa
- Latak nundik ekartzen ziran?
- Lata... Ez dakit nundik ekartzen zituzten. Baina ya eskudo ta guzti, e? dana.
- Ya preparatuta, betetzeko.
- Dana. Eta barrikak... barriketan eiten zuten, horrei esaten zaio lata, latatxo, material horrei. Eta hori ekartzen zun gure aitak Burgetetatik, zeatik, Espinaletik, Orreagako aldamenetik. Eta horrekin eiten zitun barrikak. Porke saltzen ziran antxoak barriketan eta latetan. Eta esaten zun Italin, Genovan, portura iristen zanian, italiarrak iten zutela: bai, gainetik oso ondo dago, ezta? Ordun, eskua sartu eta antxoa ikusi nola zeon beheran. Porke, klaro, batzuri, horreatik gure aita ibiltzen zan "Ez, nei ez mordoillua jarri; antxoa jarri behar da dana igual". Porke batzuk, badakizu, hartu eta pf! Antxoa hola ez zan bota behar! Jarri behar zan azkenengo kapa bezela aurrenekoak ere. Ordun, iten omen zuten italiarrak eskua sartu eta atera. Bai.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!