Josten ere eskolan ikasi zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORN-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Josten eta puntua egiten erakutsi zieten eskolan. Bastidore batean lanak egiten zituzten. Tresna harekin letrak egiten zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: ORN-001/005
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Eta eskola hortan ikasten gendun trapu batekin, puntu... puntu batzuk itten, josten, josten. Gero, bastiroia-o izaten zan hola egurrezkua ta han tela jarri eta dibujatzen, kolore bateko hariekin, beste kolore bateko hariekin... dena dibujatu. Konparazioko, erropa bati eantsi nahi baldin bada, eta hola. Hola izaten zien. Letrak, letrak itten zien hola, dibujatu. Bai. Hola, aparatu bat izaten zan borobil-borobille, ta gero beste tela jartzen ziozun hemen, ta gero beste borobil harekin ixtu-ixtu jarri ta tela dena orratzakin ze letra in behar dezun ta ze harikin... Paperak ekartzen zun ta parer harekin itten zun... itten gendun holako... eskolako gauzak, eskolako gauzak, eskolan.
- Paper baten idatzita zeon hari honekin hainbeste [...]?
- Hori da, hori da. Nola etortzen die dibujok ume txikikin, umek e... halaxe.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!