Ordizia (Gipuzkoa)

Soldadutzan jatekoa etxetik eraman behar

Soldadutzan jatekoa etxetik eraman behar <p>Soldadutzan ez zuten etxera bueltatzeko baimenik izaten. "Maki"en aipamena egiten du. Uniformatuta ibiltzen ziren. Donostian zegoenean asteburuan etxera bueltatzen zen eta etxetik eramaten zuen jana, bertakoa jan ezina zelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-037-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzan ez zuten etxera bueltatzeko baimenik izaten. "Maki"en aipamena egiten du. Uniformatuta ibiltzen ziren. Donostian zegoenean asteburuan etxera bueltatzen zen eta etxetik eramaten zuen jana, bertakoa jan ezina zelako.

Transkripzioa

- Eta gero ba bueno, hori soldauskea bukatu nun eta etxea.
- Permisorik etxera etortzeko?
- Permisoik ez gendun ofiziala esaten dana, gaur egunen esaten da hillabeteko etxea etorri da ta, ez. Guk ez genun izan. Eta zeatik ez genun izan? Ba etaa zan ordena ba makik sortu ziela, guk ez genekiun zer zan maki ta zer zan jesukristoik’e, eta ordun makin emen tzien ba komunistan aldeko jende bat gerran ibilli eta ihas ein eta bestalden zeren, Iparralden, mugan edo eztakit nun zeren. Eta ordun hortakon batzuk harrapatu zittuen hor fronteran. Eta ez giñuzten utzi etortzen zeatikan jendea behar tzuen hautza eamateko, ni enitzen jun, nik destinoa nola nauken ba. Ni juten nitzen hautza, baiño jun eta etorri. Eta ordun ba atzeratu zizuen guri lau hillabete gauza horregatik. Eta harrapau zittuen maki batzuk, armauta ibiltzen zien eta [zeuken] beldurre ba asalton bat joko ote zuen kuartelen batea edo holako gauzan bat.
- Soldauskan uniformauta?
- Bai, goizetik gauea. Ni etortzen nitzen ba asteburun etxea Donostin negonen. Oain, baldin baneon hautza junda [...], asteburun etxea. Jana ematen ziguen parregarrie.
- Goseik pasatu zendun?
- Gosea ez. Ez nun goseik pasatzen zeatio etxetik eamaten nun jana. Nei amak jartzen zin asteako morrala, erropea garbittu eta ordun ba gehienak eitten genun berdiñe, amak jartzen zin nei holako ogi haunditako bat, borobille, eta jartzen zian ba igual serrada batzuk gaiñetik pipar batzuk jarrita, eta gero haren gaiñen ba tortilla bat patatakoa edo urdaiazpikokin eo holako zea bat einda. Eta bueno, handik pixkat jan eta gero amak beste diru pixkat ematen bazin ba aldin behin, aldin behin eitten genun ba o bokadillon bat jan kanpon o ba juten giñen arraie, sardiña ta antxoa ta zan garaien bagenduzken puerton ezaun batzuk ta juten giñen hautza eta ematen ziun baldekara bat sardiñaz beteta. Angulak’e bai, e. Baldea goraiño beteta.
- Merkea zan orduan angula?
- Angulak ni soldauxkan eon nitzenen balio zon hemen, Frantzin merkego zala esaten zuen baiño, hamabost duro, "75 pesetas el kilo". Baiño ikaragarri galestie zan, ikaragarri galesti garai hartarako. Gero pixkan-pixkana-pixkana baja [...], baiño jaten giñuzen kristonak, e.
- Eta soldauskako jatekoa txarra.
- Txarra. Nik gaiñea izan nun suerte txar bat egun baten makarraoiak jaten ai giñen eta atara ziaten halakoxe mozorro bat makarroi baten barrun bel-bel-beltza, bota nittun neuzken guzik eta gero bolara baten enitzen bazkaltzea juten. Afarie ez genun behiñ’e eitten zean, komedoren, zeatio etzeon jateik, goizen sobratzen zan ematen zizuen gauen. Porejenplo, kanpapentun eon giñen eskiatzen eta abar, ematen zien jeneralen egunero patatea, botatzen zien piparrautse edo gero txorixo muttur batzuk moztuta auskalo nun eindakok, eta gero ardoa. Ardoa ze ardo zan? Ba zeuzken zaku batzuk, hola ikatz zakuk bezelakok, hauts beltz bat, eta hura botatzen zuen ontzi batea, ontzi hortan zeon elurre, elur-ura urtu, urik’e kasik ez genduken, eta ur ura ia urtuta jartzen zanen botatzen zuen hauts hori. Eta ordun hura nahastu ta hura edaten genun. Esaten zuen que era mahatsan azala zeatuta zala. Baiño parregarri txarra. Ta ordun ba han eon giñenen oso gaizki zeatio jende asko, pilla bat, pulmonikin, beste batzuk txongatilla hezurra hautsita, beste batzuk belaune hausita, eta ematen zizuen beroa pixkat eukitzeko koñak botilla bat bakoitzei egunen. Pentsa zazu, ardoa halakoa baldin bazan koñak ze izengo zan. Ba han lo eitten gendun bi kaballete burnizkok holakoxe zabalerakok, da hiru ohol egurre ta gaiñen koltxoneta bat lastokin. Eta, klaro eskiatzera juten giñenen busti eitten giñen eta bustita etorri ta jartzen genun ba erropa sekatzeko ez genduken ezerre eta erropea azpin jarri, haren azpin, eta guk baldin bagenun beroa harekin sekau ta hurrengo egunen berriz’e hura jazten genun.
- Bazenituen hemengo lagunak?
- Bai. Hemengok neuzken nik, asko ez, e; baneuzken bat, bi, hiru lagun. Eta nik etortzeik ez baldin banun ba bueno, haiekin bialtzen nun erropea, amak garbittu ta eta beiz’e eamaten zin, edo haitakon batek ezin bazun ba nik eitten nun hori eta hola ibiltzen giñen.
- Donostiatik hona trenean etortzen zinen?
- Bai, Donostitik honea trenen.
- Eta soldauxkan egin zenituen urte eta erdi?
- Urte t´erdi egon nitzen soldauskan, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia