Ordizia (Gipuzkoa)

Soldadutzan, Donostian eta Burgosen

Soldadutzan, Donostian eta Burgosen 1954an Donostiara joan zen soldadutza egitera. Orio eta Aia bideko kanpamentuan egon zen, eta urte eta erdi egin zuen bertan. Kuarteleko tailerrean mekaniko lanetan, eta ondoren militarrei erakusten aritu zen. Burgosen egon zen maniobra militarrak egiten; orduko pasadizoak kontatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-037-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1954an Donostiara joan zen soldadutza egitera. Orio eta Aia bideko kanpamentuan egon zen, eta urte eta erdi egin zuen bertan. Kuarteleko tailerrean mekaniko lanetan, eta ondoren militarrei erakusten aritu zen. Burgosen egon zen maniobra militarrak egiten; orduko pasadizoak kontatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Soldaduskara nora joan zinen?
-Donostiaa.
-Zenbat urtekin?
-Ba jun nitzen, urte terdi ein nun nik soldauskan. Jun nitzen millata beratzirehun da berrogeita hamalauen, 1954, marzon eta etorri nitzen urte terdi einda zean, 1955.
-Donostin egin zendun?
-Bai. Ordun soldauskara jun nitzenen kanpamentua ein genun, ezautzen dezu zuk Alto de Orio? Bueno, Alto de Orion dao kruze bat, bat Aiara juten da, karretera zaharren, e, la 634, eta bestea dijo Zarautzera. Ta hantxe Aia biden han genduzken bakarrakoiak eta han ein gendun kanpamentue. Osea ke, han ikasi gendun período de instrucción esaten zaiona. Gero banderea jurau genun Zarauzko plaian. Eta bueno, gero handik, nik eztakit tontoa izan nitzen edo ze nitzen; nik neuken ordun izeba monja bat Donostin, nere ama zanan ahizpa bat, eta zan maistrea, monjea baiña maestrea izatez, eta ematen zien eskolea kapitan baten alabai, bi alaba edo eztakit ze zeuzken, ta harek esan zin nei: “Oye, Patxi”, nere izeba horrek euskeraz gutxi eitten zun zeatio ibillita zeon hemendik kanpo. Salamankan eta Santanderren eta Asturiasen eta abar. Eta gero Jesuitinas edo hoietakoa, Hijas de Jesús; Tolosan estazioan jetxi ta ezkerretaa; hoitakoa zan. Eta harek esan zin: “Oye, yo si quieres esto y lo otro, por aquí, por allá. Te podía echar una mano”. “Ba, voy a intentar coger un destino”. Zeatio aurrena kabo ein nahi zien eta enon nahi, eta gero destino bat hartu nun, atera zien zea batzuk eta. Han garajen egon nitzen mekaniko bezela. Aurrena ni bialdu nittuen ni neon kuartel hortako, soldauskako guzik giñen Tropas de Montaña, eta ni neon esquiadores-escaladores. Eta gero hortikan behera jetxi eta ibili nitzen ba denboraldi baten mendin. Mendin ibiltzen giñen eitten ibillaldik, “patrullas” deitzen zitzaion; eskalatzen, eskiatzen: “esquí de fondo”, e, ez oain ibiltzen dan bezelako zeatan... Esquí de fondo ba goitik behera hasten baldin bazea jo ta hanka hausi edo holakon batzuk. Eta izan zan nik oaindik ezautu dedan neguik gogorrena. Zuk aditzera badezu hemen nola piñuk eta nola erre zien-da? Ez.
-Ze urtetan hori?
-55, 54-55. Ordun ein zuen hemen karretera jeneraleko tunela. Eta bueno, ni han egon nitzen soldauskan da, bueno, gero esan dizudana, hartu nun destino bat garajen eta oso gustoa egon nitzen. Han ein nittun zea batzuk, ikastaro batzuk, kursillo batzuk eta abar, eta gero ibilli nitzen ba erakusten zerai, militarrai baiño izarrak zeukenai, e. Mekanikak eta bai. Ein nun un cursillo bat garai Arias [Pack?] izena zona garai hartan hiru hillabetekoa eta ordun ikasi nun automobille dana nola zan, zer zan-da. Gero hemendik CAFetik ia nahiz ez izan igual beste lantegi bat puxkat [...], eta hola. Eta gero egon nitzenen garajen ba bueno ez nitzen ia eskiatzera ta juten, baizik e jun behar baldin bazan zerbaittea arreglatzera edo hola ere baita. Baiño neekin egon zienak, eta ni’re jun nitzen behin harutza, etortzen zien “Ordenes de Capitanía”, eta “Hay que ir a hacer patrullas” o “hay que ir a hacer escalada” o “hay que hacer no se qué”. Eta izan nintzen behin Burgosen, Cubillo del Campo izena [zun] herri baten, da han ibilli ginen zeak eitten, maniobrak, “Maniobras militares”. Eta bueno, handikan etorri eta geo jun giñen beiz’e Peñas de Aia, han ibilli giñen beiz’e pixkaten, eta behiñ etorri giñen oiñez Peñas de Aiatik Atauna. Mendiz, gauez. Hor zeren gero konboiek etorrita, kamionak eta, kamionetan kargau eta Donostira.
-Biajetxoa.
-Bai, baño hirurogein bat kilometro edo hola eingo giñuzen gauen; ohittuta geunden zeatio egunero-egunero-egunero ibiltzen giñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia