Ordizia (Gipuzkoa)

Hiru jostun mota zeuden

Hiru jostun mota zeuden <p>Ordiziako azokan arropa asko saltzen zen. Garai hartan, hiru jostun mota zeuden; izendatu egiten ditu. Lanera petoa jantzita eta alpargatekin joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-037-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ordiziako azokan arropa asko saltzen zen. Garai hartan, hiru jostun mota zeuden; izendatu egiten ditu. Lanera petoa jantzita eta alpargatekin joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordizira puxkat bueltatuta, Ordiziko feria eta ezagutu zenituen?
- Bai, bai. Lokepasa ke oain erabateko desberdiñe da. Garai hartan ferie etortzen zien feriaa, oaiñ’e bai eta, ezta, baiño oaiñ etortzen da kanpoko fruteroa asko, ezta. Garai hartan etzan fruteroik eta kasi etortzen. Oain fruterok daren alderdi hoitan, inguru hoitan egoten zien ordun, ordun salzen zan asko erropea. Erropea, bai, eta jendek erosten zon asko. Izarak, etxeko gauzea ta behintzet ikaragarri. Eta gero nola ba eztan, jantzi eitten zan beste modu batea. Ordizin trajea etzan oain bezela jun da erosten, dana sastrek eitten zuen. Emakumei modistak, da hiru klaseko zeak zeren, jostunek, batzuk zien sastrek, beste batzuk zien modistak eta gero beste batzuk zeren "pantaloneras y camiseras". Bai, bai, berezik, e. Eta ordun, esaten dizudana, hori eitten zan modu hortara, eta gaiñea eguneroko erropea ta hori dana plazan erosten zon jendek. Gu lanea juten giñen buzokin. Petoa bakizu zer dan? Bi motatakok zeren, petoa eta osokoa. Nik petoa’re ibili non, petoa udan freskoago ibiltzeko ta abar, baiño negun egunero lanea juten giñen. Eta aperketakin. Eta juten bagiñen hautza eta eurie eitten bazon ba hankak bustita etxea.
- Abarkarik eta ez.
- Ez. Baserritarrak bai baiño gu kaletarrak ez. Bazan ordun, izena enaiz akordatzen, bazan aparketen gaiñetik ibiltzen zan bat, zapatillan estilokoa, haundigok zien, eta ordun aparketak, gu gaztek ez giñutzen ibiltzen baiño gure adiñakok danak eukitzen zittuen han pare bat, baezpada ere gertatzen baldin bazan haik jartzen zittuen; gu hankak bustita etortzen giñen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia