Ordizia (Gipuzkoa)

1928an Bustuntza baserrian jaioa

1928an Bustuntza baserrian jaioa 1928an jaio zen Ordiziako Bustuntza baserrian. Baserriaren kokapena aipatzen du. Gurasoak urrestillarrak zituen eta seme bakarra zen. Etxean soilik egiten zuen euskaraz, kanpoan erdara derrigorra zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1928an jaio zen Ordiziako Bustuntza baserrian. Baserriaren kokapena aipatzen du. Gurasoak urrestillarrak zituen eta seme bakarra zen. Etxean soilik egiten zuen euskaraz, kanpoan erdara derrigorra zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hasteko izena, abizena eta noiz jaio zinen esaten badidazu.
-Felipe Korta Gurrutxaga, agorrean hogeitasien milla bederatzirehun eta hogeta zortzin jaio nintzen. Hamentxe Ordizin baserri baten, Bustintza baserrie zan.
-Nun gelditzen da hori?
-Hori dao, e, ia jun zan, ia ezta esistitzen, bota zeben baserri hori eta etxe berrie ein zeben han. Bueno, hori zeon trenbide ondun, paso nibela zeon Zaldibi aldea ta haren kontra-kontran zeon. Aitte ta ama Urrustildarrak nitun.
-Biak Urrestildarrak?
-Biek urrustildarrak. Ta baserrin maizter zeren, apaiz batena zan baserria. Ta nik askotan ba haien hizkerie eiten det. Bai, garai hartan ezta harritzekoa, zegatik euskeraz etxin bakarrik eiten gendun. Etxetik kanpora erderaz dana baiño soil-soillik. Ta nik, klaro, anbiente hortan jaio nintzen da, baserri bat zan da sei urte arte ba han ibilli nintzen ba libertade guziyakin, bakizu ondokuk eta etxekonekuk eta abar-da, mutilkoxkor bakarra nintzan ni han.
-Zenbat zenbat seme-alaba zineten?
-Bakarra nintzen, seme bakarra nintzen. Eta bueno, han libertade guzien hazi nintzen sei urte arte. Eta amak leheno ez ninduan eskolara bialdu zeatik iruditzen [zitzakun] urruti zeola ta zeoze gertauko [zitzakula], ta sei urtekin hasi nintzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia