Ordizia (Gipuzkoa)

Soldadutzan gertatua

Soldadutzan gertatua <p>Soldadutzako lagun batekin gertatutako pasadizoa kontatzen du. Oinez eta metroan ibiltzen ziren Madrilen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-031-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzako lagun batekin gertatutako pasadizoa kontatzen du. Oinez eta metroan ibiltzen ziren Madrilen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Porke nik anekdota bat badauket. Hauntza, ni han neon, ta nere hurrungo errenplazua jun zan Gernikako bat. Ta hua ibiltzen zan, ehuneko gizon proba o ibiltzen zan hua, ehun ta gehio kiloko zea zan. Eta hue ba txofer, jenealan txofer jarri behar zuela. Ba Madrid nik ez nun ezautzen, ta kotxekin ibiltzeko are oindio gutxio. Eta hauxen, hue hauntza aillau zan, bakarren bat aber ezautzen zun, ta nere izena eman zun. Ni, hoixe, bi eunen, bi eunen ibili giñen, ta nei ezautzen zilla atea zan. Komandantek nei hots ein zin, ta joe, “aber!“ Madriden eakusteko hari kalek. Kalek, neonek ez nekiñak. Hala, atea giñan biok oiñez, ta geo bueltan etortzeko komerik kuartelea.
- Galdu, geo!
- Kuartelea etortzeko buelta. Geo eman zien milkinientos ordun seata, milkinientosko haundi hoietako bat…
- Beak utzi zizuen kotxea?
- Ez, ez, gu oiñez jun giñen aurren egunen. Baiño geo beai eman zien, ta jenealakin, harekin ibiltzen zan. Esaten dizut, komerik e? Madriden.
- Zeatikan bestela Madriden metrotaz aparte, oiñez ibiliko ziñaten ez?
- Oiñez.
- Zeatik bizikletaik oo…?
- Ez, ez, oiñez o metron.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia