Ordizia (Gipuzkoa)

1927an jaio zen Ordizian

1927an jaio zen Ordizian 1927an jaio zen Ordizian. Ama lasartearra eta aita Altzagakoa zituen eta 5 anai-arrebako familia zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-028-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1927an jaio zen Ordizian. Ama lasartearra eta aita Altzagakoa zituen eta 5 anai-arrebako familia zuen.

Transkripzioa

- Bueno, hasteko zure izena ta abizena esaten badizkiatzu...
- Bai. Iñaki Ormazabal Garmendia.
- Ormazabal Garmendia? Eta ze urtetan jaio ziñen?
- Milla ta bederatziehun ta hogeita zazpin.
- Ta nun jaio ziñen, hemen, Ordizin?
- Ordizin.
- Kalen ala basarrin?
- Kalen.
- Ze kaletan?
- Ba, Gudarien etorbidea 1, uste det dala oain. Ez dakit ezautzen dezun han beheran sagardotegie...
- Ordiziko bukaeran?
- Bukaeran, sagardotegie, aldapan. Han [...] jaiotakoa naiz.
- [...] plazatik behera?
- Beherago, bai, eskubitaa. Han.
- Han jaio ziñen?
- Han jaio nitzen.
- Eta gurasok ordiziarrak?
- Ez.
- Gurasok, ama zan Lasartekoa eta aitte Alzagakoa.
- Altzagakoa?
- Alzagakoa. Baserrie Sarasola txiki aittena. Amana ez dakit.
- Zenbat anai-arreba ziñeten?
- Bost, arreba bat eta lau anai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia