Ordizia (Gipuzkoa)

Euskaraz hitz egitea debekatua

Euskaraz hitz egitea debekatua Fraide frantsesekin ere ibili zen eskolan. Euskaraz hitz eginez gero, zigorra izaten zuten. Izen euskaldunen inguruko orduko kontuak eta pasadizoak. Neskak eta mutilak aparte ibili ohi ziren eskolan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Fraide frantsesekin ere ibili zen eskolan. Euskaraz hitz eginez gero, zigorra izaten zuten. Izen euskaldunen inguruko orduko kontuak eta pasadizoak. Neskak eta mutilak aparte ibili ohi ziren eskolan.

Transkripzioa

- Ni ibili nitzen gero, gero fraile batzutan hemen ibili giñen gero, hementxe, hemen fraile batzuk bazien...
- Karmelitetako hortan?
- Bai. Porke hue, hue txikitan zan, hue... nik zenbat denbora ingo nun, ba? Ez dakit. Urtebete, bi urte ingo nitun? E? Eta gero hemen zeak, frailek zien hemen. La Sallekok ez, e? Frantsesak. Hor´e ibili giñen.
- Nun zeon eskola hoi?
- Hemen, La Salle, ez dezu zuk ezautu eskola, sekula ez dezu ezautu? Hortxe. Hor pation, hortxe zeon etxea. Oin bota due, oin dala urtebete edo bi urte bota due hoi aparkamentuk-eta eitteko.
- Zaharren egoitza baiño beherago, ez?
- Martina: Eta karmelitak ere…
- Hoi Milagrosa edo ez zan?
- Milagrosa da goien, residentzin ondon Milagrosa. Hue oaindio han dao. Milagrosako edifizioa oaindio han dao. Bai.
- Eta horrea pasatu ziñenen, fraileekin´e baita erderaz?
- Bai, bai, bai, bai, dana erderaz zan orduan, e! Ordun euskeraik... ke ba! Ezta, ezta, ezta...
- Eta euskeraz eitten bazenduen? Kastigau? Ze kastigo izaten zien?
- Martina: Bildurra zegon.
- Ke ba!
- Ein´e igual ez zenduen ingo bildurrez, ezta?
- Martina: Bai, bildurra zegoen.
- Dana erderea zan. Ordun euskeraz iñok ez zuen itten, e! Guk etxen eitten gendun. Nik daketen euskerea da etxekoa, e! Nik ez det ikasi, ikastolan ez naiz ibili! Nik gramatikaik-eta euskerazkoik ez dakit. Ikasitakoa.
- Martina: Izenak eta... Andoni, konkretoa, nere lehengusuari jarri zien izena. Eta bildurrez, borratzeko ta... bildurrez.
- Euskaldun izena zalako, ezta?
- Martina: Hau, oain... ematen du lasai bizi...
- Ni Iñaki naiz, baiño ordun kendu in zien Iñaki ta Inazio izandu naiz. Oain hamar urte bitarte ofizialki Inazio izandu naiz ni. Ta aizkeneko kotxea erosi nuna, oain daukatena, oain dala 10-11 urte, esan nun: "Aprobetxatu in behar det aldatzea ahal baldin bada izena". E? Eta juzgadura jun nitzen, epaitegira, eta: "Noiz jaio zea, ba?", "Holako egunetan" ta hala begiratu zun liburun eta esan ziten neskak: "Aiba! Ba, zu Iñaki zea! Zu hemen Iñaki... Bataiatu ziñenen Iñaki jarri zizuen eta juzgadun Iñaki azaltzen zea. Oseake, ez daukezu ezer paperik ezer egin beharrik". Ordun hasi nitzen, ba, karneta, bai konduzitzekoa eta bai identitatekoa, ba, aldatu in nittun. Ta kotxen dokumentzioa, pues, danak.
- Asike, garai hartan, ordun, euskeraz itteko bildur handia eongo zan…
- Bai, bai. Osea, dan-dan-dan-danak… Nik dauket bigarren anaie Ibon izena duna eta hori´re kendu in zien eta Juan jarrio zioen. Juan...
- Eta neska ta mutil batera juten ziñeten eskolaa?
- Ez, ez, ordun ez.
- Ez frailetan eta ez karmelitetan?
- Frailetan neskarik ez zan ibiltzen. Mutilek bakarrik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia