Iñaki Ormazabal Garmendia
Ordizia (Gipuzkoa) (1927-2018)
Biografia
1927an jaio zen Ordizian, Gudarien Etorbidea kalean. Aita Altzagakoa eta ama Lasartekoa zituen. Bost anai-arreba izan ziren. Moja karmelitetan eta Beasaingo La Sallen ikasi zuen. 13 urterekin hasi zen lanean aitarekin etxeko tailerrean ("Ederra" lantegian), bulegoan. Arbelak eta baserriko tresnentzako kirtenak egiten zituzten, baita partxisak eta beste zenbait gauza ere; Espainia osorako egiten zuten lan. 18 urterekin Zaragozara joan zen soldadutzara abiazioko boluntario modura. Ordizian ezkondu zen Abaltzisketako Martina Agirrerekin. Elkarrizketa biei batera egin zitzaien.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORD-028 | 2008 | Ordiziako ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute