Ordizia (Gipuzkoa)

Eskolara Torrea etxera mojetara

Eskolara Torrea etxera mojetara Eskolara Torrea etxera joaten zen mojetara eta handik gaur ospitalea dagoen tokira. 5 urterekin hasi zen. Mojekin irakurtzen ikasten zuten. Entziklopedia berarekin ikasi zuten etxeko lau senideek, erdaraz.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-023-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara Torrea etxera joaten zen mojetara eta handik gaur ospitalea dagoen tokira. 5 urterekin hasi zen. Mojekin irakurtzen ikasten zuten. Entziklopedia berarekin ikasi zuten etxeko lau senideek, erdaraz.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskolara Ordizira juten ziñen?
-Bai, Torrea juten giñen ordun, osea ke, nola daon Musika Eskola; bueno Musika Eskola Barrenan bat eta bestea herriko bandea nola jotzen don, Korreo daon etxe haundi hortan. Hor juten giñen zeatio monjak zeuken hor leku bat, monjak, Milagrosak etortzen zien eta ordun eskolaa juten giñen. Gero hortik pixkat gora jun giñen, hor txiki geldittu zan eta gerok haundittu ein [gendun] puxkat eta gero juten giñen horra oain ospitala daon hortaa. Hor beste eskola ba zeon eta puxkaten harrea jun... Eta gero ba ni gutxi jun nitzen, hamaika urte arte o holaxe eskolaa jun nitzen.
-Zenbat urtekin hasi ziñen?
-Eskolan? Ba nik ez... Bueno, garai hartan bost urtekin edo hasten giñen eskolan. Gutxigo ez, e. Bizkitarten etxen egoten giñen.
-Esan dezu monjak erakusten zizuela?
-Bai, Milagrosana aurrena monjak, eta gero ia herriko eskolan hasi giñen.
-Eta ze ikasten zenduen monjakin, ze izaten zan, matematika edo?
-Bai. Leitzen batibat. Askoz gehio ez gendun ikasi, zeatio zer? Ordun kartoi batzuk ematen zittun, [beste bat] jartzen zizuen eta. Diktaduk ein eta, holaxe. Baiño oain bezela hainbeste liburu eta hainbeste gauza, ezta pentsau´re.
-Ze izaten zan, liburu bat danetarako?
-Bai, lau senidek enziklopedia batekin ikasi gendun, eta oandio gordeta dauket zea... gure txikik, txikitako batek, ez dakit zein ilobak, egun baten etorri zan eta esan zin: "Amona, nik ez det atatzen...", haalako probleman bat zeuken, ez zan txikie, hain txikia umea [...] izango zan eta. "Ez det atatzen, nik ez dakit, aitatxoi esan behar diot itteko". "Eta zer nahi dezu? Nik han goien badauket ganbaran enziklopedia bat eta begiratuko deu", eta handixi atara zon. Pentsa zenbat urtekoa dan eta puxkauta ta dao baiño nik gordeta dauket. Baina danok handixe.
-Gramatika eta...
- Harek danetik dauke. Harek konpleto dau, konpleto dau hura.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia