Ordizia (Gipuzkoa)

Goizetik iluntzera sua piztuta

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-006-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sukalde ondoan ur depositua izaten zuten. Goizean piztutako sua egun osoan izaten zuten piztuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ordun zekuen, ordun zekuen esto sukaldeai aldamenen, aldamenen hola, zea bat, ude depositu txiki bat eukitzen zuen. Ta han betetzen gendun udez, eta behar zanen babarrunantzako eo, deposittu hartati hartu ta botatzen zan…
- Beroa, erdi beroa eongo zan […] behintzat.
- Irakitten’e bai!
- Beida.
- Ta oso su ona. Goizen kalkatu ondo, ondo kalkatu, eta beti eman. Eta gaiña zerrautza nola ekartzen zuen, eoten zan ganbaran ba zerrautze ihar-ihar-iharra. Eta eguardi arte guztin ez zeon ikuittu’re beharrik. Gaueako ya amak ez. Gaueako ya bestela itten zun. Zeatik zezkuen, goiko txapa horrentzako, zuloa einda. Baiño gero gaueako burni batzuk jartzen zittun, sue itteko ikatzakin, ta txirbillekin, ta gauen afaria itteko, o merienda, o nahi zenduna. Zeatik ordun ordun ez zeon entxufauta.
- Bestelakoik ez?
- Ez, ez zeon besteik ezer.
- Sistemea.
- “Sí”, baiño ona e? Bero bat botatzen zun harek, txeo, sukalde guk haundie genduken ta.
- Sukalde bero-beroa.
- Bero-bero-beroa. Ta labea’re bai. Labea ordun oillaskoik ez zeon labean sartuta. Erreko zien han.
- Jeneroa falta.
- Bai, halaxe da.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia