Ondarroa (Bizkaia)

Eskolako bizipenak

Eskolako bizipenak <p>Eskolan moja batekin ibili zen lehenengo eta ondoren maisuarekin. Berrogeita hamar ikasle inguru ziren gelan eta klase sozialaren arabera banatuta egoten ziren. Zume-makilarekin jo egiten zituen eta aurretik mojarekin ikasitako guztia ahaztu zitzaien.</p>

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-052-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan moja batekin ibili zen lehenengo eta ondoren maisuarekin. Berrogeita hamar ikasle inguru ziren gelan eta klase sozialaren arabera banatuta egoten ziren. Zume-makilarekin jo egiten zituen eta aurretik mojarekin ikasitako guztia ahaztu zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Eskola hasi giñan gu, ba, gaztetaz, gazte gazen artin. [Eztai ba ixango giñan hogei o hotairu]. Monjeta juten giñan. Eta euan famosa bat, Sor Luzia ixena eukana, monji; erakusten oskun /erakustezkun/ ondo. Han ailla giñan ikastea, ba, sumar, restar, multiplicar, idatzi beste bixkat eta irakurri be bai eta holaik. Ta hango tenporadi pasa gendunin, han lenengo jaunartzi eitten zanin, gero maixuana pasaten zan. Maixuana pasa giñanin, harek ez doskun ametiru monjak erakutsittako ixebez. Ez doskun pregunta be ein, eta obserbau be ez genduzen ein, ba, noa arte dakiaun. Eta lenengo ze emon doskun /emozkun/ maixuk biharra? Plumi hartu, ipiñi bera plumi eta euki, eukitten. Egunak pasa genduzen haxe plumi eukitten. Eta gero emon oskun /emozkun/ holakoxe paper bat, eta han "palotes" esaten gentsan guk, erraixak ein. [...] Oseake, lengo mojik, Sor Luzia horrek, erakutsittaku, ba, bapeztu ein giñan: ahaztu gazkun, eta han ikasi ez. Eta gero harek maixuk eukazen, ba, hirurogei bat mutil edo.


- Hirurogei?


- Hirurogei bat. Bai, berrogeta hamar bai behintzat eukiko zittun harek. Ta euazen zonak. Harek erakusten otsen, ba, Ondarrun euazen jauntxuk esate gako, ba, bixkat aberatsak edo, zeoze ahal ixati eukenak. Harek ipintten [zittuan] zona baten, ta erakutsi haretxei eitten otsen /etxetzen/. Eta gu beste zonan, "zona roja" esaten gentsan guk hari; ba han batzen giñan, bueno, Ondarruko endredoso guztik. Gure eskolan lantxeik beste eskolan eta holaik. Hara etorten zanin maixu, etorten zan zaplarak  emotea, torturatea. Zumar makillak ixaten zin, holaik, makilla mehiak. Geuri ekarri erain mendittik, geu joteko. Eta han ez gendun ixe ikasi, ixebez. Gero tablero baten batzen giñan, ipini multiplicar edo dividir edo, ta, bueno, baten batek ekixenak-edo eitten eban /etxeban/ eta beste guztik, ba, al garete. Hara eskola juti alperrik zan. Jo ein genduzen asko. ta [...] bapez. Eskola [...]. Ta gero etxea etorrittakun, palizi ostea be; amak gero.

Egilea(k): Beñat Badiola (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia