Arrasate (Gipuzkoa)

Baserriko eta kaleko umeen arteko giroa

Baserriko eta kaleko umeen arteko giroa Eskolara joatea derrigorrezkoa. Zigorrak. Baserritarrei burla egiten zieten. Baserriko eta kaleko umeen arteko hartu-emana, oso txarra izaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara joatea derrigorrezkoa. Zigorrak. Baserritarrei burla egiten zieten. Baserriko eta kaleko umeen arteko hartu-emana, oso txarra izaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta derrigor juan bihar ziñazien hara?
-Eskolara? Bai, bai, eskolara derrigor fan biher zan. Eta gero maixuek e zigorketan, ba, ba orduen kastigau. Etxien ezin esan ezer be, bestela etxien be egurre! Gu makiña bat bider zigortuta egonda gaz gu, eskolan e, gu itten egoten gintzen nire anai zaharrena, ni, ta auzokuek beste lau edo, ta izeten giñen rebeldiek. Guk gauken “la ley de la fuerza“, inddarra geuken guk, ta danei emuten gutsen egurre. Baiñe guri burla eitten uskuen ta orden izeten zan insultue, basarrittarrandako izeten zan ”caseros boronos”. Abarka-galtzakin. Sekule kuadernorik be ez, pizarrie kolkuen ta pizarriñe. Ta, ba, “caseros boronos”, ta ba guk hori ez geuen onartzen. Ta gero geuken “la ley de la fuerza”, egurre. Kaleko mutikuek harrapetan gittuenien, benga, egurre! Ta gu beti egoten giñen, kastigaute egoten giñen.
-Orduan relaziñua basarrittarren, edo basarriko eta kaleko umien artian…
-Txarra, txarra. Ta gero euen abade bat, ondion bizi da. Eta hak oinddio itten gindduen apartau gehixau, distingidu gehixau, itten gindduen. Eta gu egoten giñen marjinaute egoten giñen. Basarriko umiek giñen marjinauek. Ba izengo giñen, ba, dozena bat mutiko, ta beste dozena bat neskatilla edo. Eta beti marjinauta egoten giñen.
-Neskak be bai.
-Bai, bai, bai, bai, bai.
-Eta eskolan, zuen eskolan, kalekuak be bai egoten zian hor?
-Bai. Ba auzokuek, kalie, kale-etxiek be baeuzen ta han egoten zien. Baiñe horreik euzen, horreik zien e, “los niños mimaus“. Horreik e… Gu, basarrikuok, aparte egoten giñen. Ta hori maistrioi orduen egoten zan e, “ahorro infantil”. Kartilla bat egoten zan, ta izeten zan kartilla berde bat gari, galburu bat, “con una espiga”. Enda, ba, bakotxak eruten auen ba durue edo pezetie, edo pezeta bi, edo, ba etxien ahal euena. Eta gure arrebia euen gaixorik, ta amak esan usten “bueno hau ipini Pilarren izenien. Emun maistriei ta esan ipintteko”. Ta nik ez dakit zenbat emungo usten e, bost pezeta, edo lau pezeta, edo gure auena. Ta niri ahaztu. Ta egun baten maistriei esan nutsen e “Urbana, yo tengo aquí el dinero de mi hermana para apuntar en la cartilla”. “Ah, sí, sí, ven”. Sartu nindduen eskolan ta zerrau auen atie giltziekin, hartu auen makillie, ta emun usten, baiña Jesukristonak. Ta esan usten “Que no se te vuelva a ocurrir llamarme a mi otra vez Urbana. Señorita Maria Urbana”. Ta ondion ez da urte asko hil dala. Bai, señorita Maria Urbana.
-Gero etxian kontatzen zenduezen horrek gauzok?
-Bai…! Etxien horreik ezin leikien kontau. “Bai, zerbait ingo ebien“, esaten euen. Etxekuek gure kontra egoten zien. Orduen zien maixuek-eta zien Jaungoikuek. Orduen maixue, abadie ta guardia zibille zittunan ainketan euenak. Beste danok ezer bez. Bai. Desberdiñe zan, konpletamente desberdiña.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia