Gorozikako eskola; "Señorita Concha"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-050-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bost urterekin hasi zen eskolan. Gorozika auzora joaten zen, ordu erdiko bidean. Egun guztirako joaten ziren, jatekoa "kapazoan" hartuta. "Señorita Concha" irakaslea; fama handia zuen eta Ondarroako gazteak ere hara joaten ziren. Hark alde egin zuenean, bertan "interina" egoten ziren zenbait irakasle pasa ziren Gorozikako eskolatik.
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko azaroaren 27a
- Iraupena: 0:02:28
- Erref: OND-050/002
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eskola, pregunta ein biher dozu /einbizu/ eskoli?
- Bai.
- Bost urteaz hasi nitzen ni eskolan, zemat, ordu erdiko bidi-edo zan gitxi gorabehera.
- Gorozika.
- Gozika. Gozika barrixu, Gorozika, haraxe.
- Berritxu?
- Ez, ez...
- Bueno Ondarru da.
- Ondarru da, bai, bai, Ondarru, Gorozika izeneko barrixu. Eta, ordun, honek esan... aittek esan daben modun, maestri euen “Señorita Concha”, baiñe zan gerra denporan desterrautaku-edo zan, famaue bera personi [... solteri]. Eta pentsaizu zelako kategorixi euken, Ondarruko gaztik be jun eitten zin haraxe; gu... Goititik juten nitzen modun, harek be beraana jun eitten zin. Baiñe denpora gitxi ein eban /eiban/. Nik ez dakit ba zemat urte eukiko... bostetik urte asko barik aldeko eban harek. Eta haraxe –ez dotsut esan– juten giñen egun guztireko haraxe, hartu kapazun patatak, esni, arrautzak eta gero hantxe, hantxe eskolan preparaten zan jateku eta hantxe pasetan gendun egune. Eta harek alde eban, ni... gero izen zan, ba, dana interinak-edo euki genduzen eskolan gero. Oseake, ze esango dotsut /esangotzut/ ba? Akordetan na ni umi euk... –hortxe baserrixen hospedetan zan, hortxe, oin bistan da hori etxi– umetxu bat euken, Doña Teresa gakon ixena, eta harek eukan gizona Ondarruko zerin, Ondarruko eskolan, Zeledonio Arriolako eskolan euken. Andra-gizonak. Bera umiaz han egoten zan, eta hoixe. Eta gero beste interina bi edo hiru be bai pasau zin han egon nitzen denporan. Han egongo nitzen ni, ba, hara eta hona eta besti, asko ikesi barik, hamabi bat urtera arte [halakoxi] pentsaten dot egongo nintzela.
Egilea(k): Naiara Elordi Villar (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!