Ondarroa (Bizkaia)

Ama inude eta beraiek baserrira

Ama inude eta beraiek baserrira Bere ama inude ("aiña") joan zen eta hiru neba-arrebak Ziortza-Bolibarreko auzo batean egon ziren, bertan hazi ziren. Agurtza sei ume zeuden familia batean zazpigarren umea izan zen. Ama Torcuato Luca de Tena ezagunaren etxean egon zen inude.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere ama inude ("aiña") joan zen eta hiru neba-arrebak Ziortza-Bolibarreko auzo batean egon ziren, bertan hazi ziren. Agurtza sei ume zeuden familia batean zazpigarren umea izan zen. Ama Torcuato Luca de Tena ezagunaren etxean egon zen inude.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai hartan, aiña juten zin gurasuk, eta nire ama, hiru umiokin aiña jun zan, eta hiru umiok hazi giñan Gollibartik (Bolibartik) goratxua, ordu erdi bat bidin, Jaixo eukan ixena barriadik.
- Zelan?
- Jaixo.
- Gollibartik gora? Eta Gollibar da?
- Semea: Bai, Gollibar baiño goratxuaua.
- Oiñez, mendi gorutz, Jaixo eukan, zan barriada txiki bat. Euazen hiru etxe, bi etxe bikotxak, ezker–eskuma eukenak eta beste bakarra neure anaixi hazi zana. O sea ke gu hirurok hantxe barriadan hazi giñan. Hantxe. Eta nire ahizti eta nire anaixi, Berritxun daz on beran famelixi, aiña Preminak hasi ginduzen. Hortxe argazkixan dakaz aittitte Jose eta aiña Premina, hortxe goixan. Eta ni hazi nitxan, bikotxa zan etxe baten. Sei seme-alaba euazen eta ni zazpigarrena hartu nitxun. Nik ez dakit /eztai/ ze ordaintzen otsen gure gurasuk baiñe... ero ez dakit /eztai/ ze irabazten eben aiña junde, ze, han irabazten ebena , ba baserrixan, baserrixe ordainddu biher eben /biben/ nire amak, hiru anaixa-arreban… jornala edo…
- Baiñe zure ama be han egon zan aiña? Edo zure ama nun egon zan aiña?
- Ez, nire ama egon zan e… Bilbon, Luca de Tena, Torcuato Luca de Tena, el famoso Torcuatro…, Torcuato Luca de Tena. Bai, eta ama eban Kati, Catalina.

Egilea(k): Gurutzne Anakabe Kaltzakorta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia