Itsasoko sirena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-042-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: OND-042/022
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Itsasoko arriskuak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak , Itsasoa » Sineskerak, ohiturak eta erritoak
Transkripzioa
- Itsasuen eh zoze pasau bazan?
- Sirenik, hor dau sirena bat, han de kofraixe, han eh Kalatraba parin, han da zubixe ta hantxe joten dabe sireni, baiña entzuten da elizako taillatutik. Herri guztiai hartzeko altaboza ipintxe ra hor. Atunai jote etze bat, sardinai bi, txitxarruai bi, berdelai bi, antxoa txikixai, antxobiai hiru ta, txikixai lau, entendidutenzu? Lautik gora bara, zoze desgrazixe, mmm, lautik gora e! Ze lau izaten dalako txitxarro txikixe eh edo antxoa txikixe. Ha ixaten dalako antxoi.
- Ta esate baterako zelako desgrasixe edo?
- Ba baten bat hil de itsasun, galdu dala edo... itsasun...
- Denporaldi dauela
- Denporaldi edo gaixi. Bañe baten bat galdutakun izaten zan generalin.
- Bai? Holakuk asko egongo dire, ezta?
- O(i)n eh oin ibiltzeitzuez helikopteruk eh, elikopteruk ibiltzen di; herriatan ta be, gaixoik dana sartzen dabe helikopterun, hil edo bizi ba ospittalera ta lehen ez zauan helikopteroik eta hildakuk, hilda daz.
- Bai, barkuek be ez zien oingo modokuek.
- Ez, lehen egurrezkuek zien, on eeh arrasteruk horrek eh burdinezkuk di, horrek txapa txapazkuk.
- Zazpirak, illuntzeko zazpirak... Holakoixe gauzak.
Egilea(k): Oihana Lado
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!