Ondarroa (Bizkaia)

"Cara al sol" abestu behar ogi biguna lortzeko

"Cara al sol" abestu behar ogi biguna lortzeko <p>Etxeko leihotik ikusi zituen erreketeak Ondarroara heltzen. Herrian, jatekoa egiten zuten tokira joaten ziren lapikoekin soberakinen bila. Falangistek ireki zuten jantokian "Cara al sol" abestu behar zuten mahai gainean umeek ogi biguna lortzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-039-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko leihotik ikusi zituen erreketeak Ondarroara heltzen. Herrian, jatekoa egiten zuten tokira joaten ziren lapikoekin soberakinen bila. Falangistek ireki zuten jantokian "Cara al sol" abestu behar zuten mahai gainean umeek ogi biguna lortzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errepublikakorik-eta akorduan dekozu?


- Gerra aurreku akordaten naz geu bixi giñan goixan euan ganbari, eta ganbarik eukan bentani horraxe Santa Kutzea, Santa Kutz dakar ixena ermittik eta. Enda hortixeik behera baja zin reketik. Hortik behera baja zin, ta gero batelin –zubixak botata euazen ta– batetik bestea pasa zin. Hori gogun dakat: batetik bestea reketik hori eindde. Ta gero juten giñan gu bixkat, bueno, asko hori ein baik, ba, eon zin reketik hamentxe, hamen eskoletan. Hamen albun daz eskolak, nazionalak ixandakuk, ta hor behian. Beste estilo batea euan ordun, eskillarak eta beheko hori ta hori. Ta han eitten eben jateku ein ta gero sobranti emon eitten eben /etxeben/ jentiai etxitako. Juten giñan lapikuaz jateko bille. Ta han eoten tzin pertsona batzuk, ba, español usaiñekuk ta gu nazionalistak, ta "Horrek fuera, fuera, horrek nazionalistak di ta”. Ta gu, kotxauok, gaztik, ba, ixil-ixilik, buelta ein. Ta hori. Gero falangistak ipini eben on ee zinin, lehen esan doten /esaoten/ zinin aurrin. Ta gero haraxe juten giñan. Ta han ein bihir /enbir/ ixaten zan “Cara al sol” kanta, mahai gaiñea altzata, jan aurrin. Ta, baakixu, jate... “Cara al sol” kantaten ebanai ogi bigune, ta bestiai ogi siku. Ta “Cara al sol” kantateko, haraxe [berta] altza esku eta “Cara al sol” kantata. Han batzuk “Horrek, horrek nazionalistak di, horrek nazionalistak di ta fuera”. Horrek geu... Ta gaur haetxek di nazionalistak, eta gu fuera.

Egilea(k): Aiora Diez (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia