Ondarroa (Bizkaia)

Matxetea norberak erabiltzea hobeto

Matxetea norberak erabiltzea hobeto <p>Ortizek zinema egin zuenean, fabrikatik eraman zituen langileak hura garbitzera. Handik heldutako bi gizon zituzten fabrikan atunak erditik ebakitzeko eta burua kentzeko, baina eguerdiko txikitoak hartuta etortzen zenez bat, andreek nahiago zuten eurek egin lana, edandakoaren matxetetik hurbil ibili baino. Galdarak ere emakumeek garbitzen zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-039-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ortizek zinema egin zuenean, fabrikatik eraman zituen langileak hura garbitzera. Handik heldutako bi gizon zituzten fabrikan atunak erditik ebakitzeko eta burua kentzeko, baina eguerdiko txikitoak hartuta etortzen zenez bat, andreek nahiago zuten eurek egin lana, edandakoaren matxetetik hurbil ibili baino. Galdarak ere emakumeek garbitzen zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu gizon biharrak be bai, eta zeintzuk izaten zin gizon biharrak?


- Gizon biharrak ixaten zin, ba, esan dotsut /esatzut/ ba, atunak hori eindde, atune gero erdittik bi ein biher zan /bizan/, eta matxetaz. Gixon bi etorten zin hona Ortizenea. Zini Ortizek ein eban han zini; zini dakar Ortizek han e, aldatzin bixkat guzela, hori, Bide-Onera. Haxe garbitzen be parte euki neban nik. Fabrikatik bixaldu genduezen zini garbitzea. Haxe be garbittun... parte. Eta gero, e... hori. A! Ta fabrikan, gixon... handi biharrak amaittu zittuenin, fabrikakuk, ba, despatxa ezin zittuen ein ta ekarri zittuen honaxe. Eta bixak eitten eben... batak eitten eban, bazkaittik urtendakun, txikituk eran, ero bazkaittan be eran eta gero etorten zan matxetaz atunek ebaitxen. Eta gu aurrin, tiñatik ataten. Ta guk ni ez nule haren aurrin eittea, ze kutxilluk eskapaten badotsa /batza/ geuri sartuko doskule /sartukozkule/ eta, nahixa dotela /naxarotela/ neuk eitti. Berak ein biher eban /einbiban/ biharra, norberak ein: atune erdittik bi, buru kendute eotezan ta. Ze aurretik eitten zan buru kendu, kakati eitten zan ba bean gaiñin dala. Hartu alderdi bateku eta jo matxetaz eta buru erdixe; beste alderdire buelta eta beste hori, eta gero ata tripak eta buru. Eta ha eitten zan gero ba prejiuteko ero, egosteko ero… zetako zan. Eta holantxeik e, holakoxe biharrak eitten. Eta beste gauza asko be bai. Galdarak igual atati zanin ta, galdarak garbitzea eta, gixonan biharrak di horrek, baiñe geuk eitten genduzen, ze ez euan gixonik biharreako ta.

Egilea(k): Niah Gracia (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia