Ondarroa (Bizkaia)

"Niños pobres" egunean ume behartsuentzat opariak

"Niños pobres" egunean ume behartsuentzat opariak <p>Jolas-orduan "txintxirrikan" edo "pongolan" (tortolosetan) jolasten zuten. Orduan tortolosak zituena ez zen edonor. Urtean behin "Ni&ntilde;os pobres" eguna izaten zen eta Caritas-ek batutakoa behartsuei banatzen zieten jolas-orduan. Behin azpian goma zuten abarketak eman zizkioten berari, baina biak hanka berdinekoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jolas-orduan "txintxirrikan" edo "pongolan" (tortolosetan) jolasten zuten. Orduan tortolosak zituena ez zen edonor. Urtean behin "Niños pobres" eguna izaten zen eta Caritas-ek batutakoa behartsuei banatzen zieten jolas-orduan. Behin azpian goma zuten abarketak eman zizkioten berari, baina biak hanka berdinekoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jolasorduan-ta, errekreoan, ze eitten zenduen?
- Ba, hantxe, txintxirrikan ibili. Txintxirrikan badakixu zer dan? Behan gaiñin eiñ kleriaz erraixak eta saltoka, bat, bi, hiru, txintxirrikan, hantxe. Harri bat ipini, txintxirrikia, hankiaz jo ta... txintxirrikan hantxe ibili. Edo pongolan. Ta hantxe. Pongolak eukazena be edozein ez zan. Lehena oparixe Gabonetan be pongolak-eta ixaten zin. Gero egoten zan urtin behin “Niños pobres”ko egune. Caritasak-eta batutakuk-eta hantxe emoten eben errekreun pobriai. Ta gu beti giñanetik pobrik, ba, niri egun baten emon eusten gomi azpixan euken zapatillak, abarketak, baiñe azpixan gomiaz, zorozkuk baik, ta bixak hanka batekuk emon eusten. O sea ke nahi dotsut /naitzut/ esan, ba, holakoxe kontuk lehena: pobrezi. Baiñe danok giñanetik bardin...

Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia