Herriko eta kanpoko mutilekin harremana
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-035-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Mutilekin paseoan non ibiltzen ziren; Antsomendineko kafetegia. Hamar urterekin hasi zen eskolan eta hamaikarekin ume-zain joan zen. Eta fabrikan ere betidanik lan egin izan zuen. Kanpotik etortzen ziren marinelekin ere harremana izaten omen zuten.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko apirilaren 18a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: OND-035/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
Ba gero mutil txikixakin be, pasietan. Lehena hori… Beheko kali eta hori… gure Itsas-aurre ta ez zin pasiateko kalik. Ixaten zan goiko partetik. Zini bada ba? Kafeantzokixe bada ba? Handik eta gora. Han… Antzomendineko taberni eguan, terraza bateaz, ta Gurea eguan beheragua pasteleixi. Bueno, hori geroa, ni gazti nintxanin baiño geruaua ipini eben hori. Antzomendineku ixaten zan generalin eta ba.. hantxe, nahi dotsut /naitsut/ esan , gure gazte denpori ba, fabrikan… Ni, hamar urteaz sartu nitxan eskola edo hara , bai eskolan, ta hamaike urteaz jun nitxan “niñera”, ya “Bachiller Superior”a amaittute. Hamaika urteaz “niñera” jun nitxan ta beti fabrikan, arrasterutan be bai te, filetin be bai te, atunin be bai te, Orlandonin eitten gendun biharra ta. Han etorten zin marinero txikixakin, gaillegukin te kanpoko mariñerukin te amistadi hartute ibilitte ba… Gure gazte denpori, ze nahi dotsut /naitsut/ esan ba, holakoik kontatzeko, anekdota handirik be ez dakau. Danok be gutxi gorabehera gure modukuk…
Egilea(k): Elisabet Santiso Aranbarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!