Burgosko prozesuagatik protestak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-031-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Burgosko prozesua egon zenean, elizan egon zen jendea protestan. "Cristo Rey"koak etorri zirenean, apaizarengana joan ziren, elizan ez baitzegoen inor.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: OND-031/005
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Politika » Politika eta Franco
Transkripzioa
- Miren Lore: Hamen eguazen, Proceso de Burgos eon zanin, ba, elixan sartute, protestan. Eta, bueno, ba, abarik ba, laga eitten otsen /etxetzen/. Klaro, elixi danona dan morun ba, laga otsen /lagatzen/. Baiña, klaro, ba, gero eguazen usaiñak, gerua ta hurria datozenela horrek, gerua ta enteraua eon eta zeozer eskriton bat-edo entrega eta ya hortxe gabin kasualidadez orduntxe entrega eben.
- Nekane: Arratsaldi zan. Orduntxe, dana dalakun, orduntxe amaittu eban, orduntxe amaittu eben /amatxuben/.
- M. L.: Eta orduntxe gabin etorri Cristo Reykuk eta, klaro, elixa jun tzin, baiña elixan ez eben topa eta elixan... jenteik. Elixan ez eben lez topa, abarin etxea eta abariei eurei saki. Don Jesusei ta.
- N.: Ta orduntxe jantzi nittun prakak.
- M. L.: Orduntxe jantzi ebanela prakak.
- N.: Prakak. Handik, handik…
- Lehenengoko bidar?
- N.: Lehenengo bidar.
- M. L.: Biharreako be bai ordun? Biharreako nitzako lehenagotik zebizen. [...]
- N.: Ez dakitz, ez dakitz /estaitz/. Ziur ez dakitz /estaitz/, baiñe dana be ixango zan denpora gitxi barrun.
Egilea(k): Javier Gomez de Segura (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!