Ondarroa (Bizkaia)

Seguruak botikak ordaintzea

Seguruak botikak ordaintzea <p>Oroitzen dute nola gurasoak, autonomoak zirela, seguru bat ordaintzen hasi eta botikak ordaindu behar ez izatea berrikuntza handia izan zela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-025-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oroitzen dute nola gurasoak, autonomoak zirela, seguru bat ordaintzen hasi eta botikak ordaindu behar ez izatea berrikuntza handia izan zela.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gurin amai, gurin amai, klaro, 83 urteaz hil zan, eta gurin amai aillega gakon. Eta nik zemat bidar beti berai "aume, on ze esaten dozu /esatezu?" eta “ene txikiñe”. Eta berantzako, klaro, beran gaixuaz ta beti [biher eban /biban/] gero ta gero boltsak-eta be urteten hasi zin eta boltsak oso karuk. Eta hori
berai jun, medikuana jun, errezeti ein eta jun botika eta hoixe paga baik berai emoti gauzak, beran hilleku baiño, nik pentsaten dot, hillero kobraten ebana baiño horretxek berantzako...
- [...] diru asko zan ordun, ezta?
- [Dirua]. Hoixe zan berantzako... Esaten eban “eske hau da...”. Beran bizitza guztin botikak pagaten egondako personi, klaro, "Hau, hau eukitxi...", berantzako zan... ez dakit ba /eztaipa/.
- [...]
- Baiñe hori gurin amai gerta gakon, toka gakon.
- [...] lihorreku zan ta.
- Gurin aitte, bai gurin aitte hargiñe, lihorreku. Gurin aitte egon zan denpora baten Etxebarriaz, denpora txiki baten Etxebarriaz biharra eindde, baiñe bestelaik beran bizitxa autonomu beti. Eta horretxeaittik. Ze, klaro, hori... Eta berantzako zan haxe: botika jun, berak errezetak erun medikuandik eta berai eitti. Ta ba besteik holanik ee...

Egilea(k): Jare Bedialauneta Uribe (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia