Bedia (Bizkaia)

Egun guztia lanean, eta gauez ikastera

Egun guztia lanean, eta gauez ikastera <p>Egun guztia beharrean, eta zazpietan lanbidea ikastera joaten ziren, "Artes y oficios"era. Gauez ailegatzen zen beti etxera. Askotan lo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egun guztia beharrean, eta zazpietan lanbidea ikastera joaten ziren, "Artes y oficios"era. Gauez ailegatzen zen beti etxera. Askotan lo.

Transkripzioa

-Ta badiñotsut… eskolatik edo beharretik urtenda, joaten gintzezan “Artes y Oficios”era, Basurtun han goien egon zan eskolea, ta hara joaten gintzezan eskolara, beharretik urtenda zazpiretan, hara ikastolara, gabaz. Ta baten fijate ze pase jatan? Montetan naz tranbien han ta loak hartu ta Lemoaraarte lo!, ta “benga”, urten eta “aiba, Lemoa!”, handik gero oiñez etzera, geubean e! Ba hori ba tranbia bederatzien koiten gindun eta ordu te piku tardetan euen tranbiek hona, oseake fijate, gero geubean handik bakar-bakarrik honantza. Hamarretan, hamarrak eta pikuen, bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia