Ondarroa (Bizkaia)

Patxiren lehenengo irteeran goma-fardoaren partila jaso

Patxiren lehenengo irteeran goma-fardoaren partila jaso Patxi lehenengo aldiz itsasora irten zenean, ez zuten arrainik harrapatu, baina bai goma-fardo bat. Patroiaren andrea etorri zitzaion etxera goma-fardoaren partila ekartzera. 18 pezeta jaso zituen; berari 3/4 tokatzen zitzaionez, aste hartako partila 24 pezetakoa izango zela uste du. Gogoan iltzatuta geratu zitzaion betiko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-017-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Patxi lehenengo aldiz itsasora irten zenean, ez zuten arrainik harrapatu, baina bai goma-fardo bat. Patroiaren andrea etorri zitzaion etxera goma-fardoaren partila ekartzera. 18 pezeta jaso zituen; berari 3/4 tokatzen zitzaionez, aste hartako partila 24 pezetakoa izango zela uste du. Gogoan iltzatuta geratu zitzaion betiko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta nik bueno hori ahaztute neukan baiñe hortxe, hamentxe galdetu banin irabazixe, hiru lauren ta horrek-eta, ba nik euki neban hiru lauren hasiera baten. Denpora gitxi izan zan baiña euki neban. Ta gogoratzen nitxan horretxegaz. Ba bueno, ordun astin ez geunkan partillaik ixer be. Ez gendun arraiñik ixer arrantza. Eta ez geunkan ixebez. Ta ni gogoratzen naz zapatu illuntzie, gaba einde auala, etxera jun nitxan illuntzin, afaldu aurrin etxa jun nitxan ta ama euan etxin, ama afarixe prestaten eta beste arreba nausixauk ta ba, ondiok kalin edo fabrican-edo euazen. Fabrikan-ta euazen. Eta etxea-ta, ordurako ba etxea, hori ez dakiau noz saldu eben hori, segixan, ba kilu honenbeste. Eta partilli ein zan, baiña ezkutun, jabik ezkutun ein eban hori. Berak etxin ein eban ta eurak entendidu zin te guri ez oskun ixebe esan. Ta, /esaskunetik/ esan oskunetik aurretik, ez zabaltzeko herrixan iñoi be, ba zapatu gabaz patroian andrie, jun zan horren diru erutera gure etxea, ni etxea jun baiño lehen. Eta amak ez eban espero hori ze, baekixen arraiñik ez geunkana ta. Bera be krixadi zan da baekixen horren barri ta. Ba astin arraiñik ez danin bape, ez da partillaik domekan-ta. Eta gero ni etxera jun nitxanin, ba ordurako urtenda euan andri: “ederra semi ixebe esan bez”. Amai be ixebez esan bez e! Hortxe deklara zan. Ta, hori ba gauza batzuk grabatuta geratzen diz, ezta ba? Ta, hortxe konturatu nitxan. Ba izan zan partilli hogeta lau oerleko izaten zan partilli, soldati, ta niri itxaron osten hamazortzi oerleko. Ba, hantxe uste barik, ta hamazortzi oerleko, lautik hiru. Hiru lauren, esaten geutsaun. Ni horretxaz ibilli nitxan hasieran.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia