Ondarroa (Bizkaia)

Musika banda plazan

Musika banda plazan <p>Ondarroako musika bandak 6 pieza jotzen zituen plazan: lehenengo 3, atsedena, eta beste 3. Domekako arropak desberdinak ziren, bera ahizpak josten zizkion; takoiak ere 16 urte ingururekin hasi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ondarroako musika bandak 6 pieza jotzen zituen plazan: lehenengo 3, atsedena, eta beste 3. Domekako arropak desberdinak ziren, bera ahizpak josten zizkion; takoiak ere 16 urte ingururekin hasi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nobixu? Ba…ez pentsa! Nobixu hau hartu neban… zenbat urte neukan? Hogeta bat… hogei, hogeta bat edo…
-Hogeta bat urte.
- Bai…baiñe aurretik, ba Ondarrun erromexeta ta ni ez naz ixan…Ondarrun bai! Pieza… musiki egoten zan, ‘’Izeta’’ ixaten zan direktori ta bandi egoten zan. Joten eben /joteben/ hiru pieza, baltziguan eitten gendun mutillakin ta bai… Ta hiru pieza egindakun ordu laungo deskantsu ta ordun… pasia…da beste hiru pieza…hoixe zan.
-Erropak eta domekakoak eta? Erropak eta…?
- Erropak beti domeketako ba… bai… esaten dotsut /esatetsut/…ixiko, tia bat…, harek josten eban…gero aiztik ikasi eban. Aiztik ikasi ebanin salbo geuazen. Harek…hobetua … Gaiñea ama engaiñateko, sarrittan aizti engaña behar ixaten da /ixatea/. Ze gure aizta zaharrak esaten eban /esateban/ amak… […] ez… ez dakit /eztai/ nik…Baiñe aizta zaharrak esaten dotsanai /esatetsanai/… bai. Aizti engaiñaten baneban segixan erropi eguan. Bai, bai, traje polittak eta eitten ostazen /eitxestazen/ eh ordun! Bai… akordaten naz.
- Ta takoiek eta ibiltzen zenduzan?
- Bai… 16, 17 urteaz takoi…
- Zenbat eta zarata handixagua […] egin giñan.
- Bai.
- Ta ibiltzen eta jakin bai? Takoiekaz eta ondo?
- Ondo… ez hain ondo…ni beti makala baiñe ibiltten neban eh! Takoi handixak baik bixkat txikixauak. Ta erropak eta domeketakuk…bai…
- Ta makilleu ta orraztu-ta?
- Ez…makillak eta, makillajeik eta holakoik ez... Horrek gero ikasi doguz, ezpanak pinttati ta…horrek gauzok gero ordun ez. Ez, ez, ordun ez. Orraztu ta ba bai. Pelukeixa be noz juango giñan ba? Sei hillabetetik behin edo… ebakitzea edo baiñe…
- Ebakitzera? Ta permanenti ta…?
- Bai, bai, permanenti be bai baiñe… ‘’al año San Juan’’ eitten genduen e?
- Permanenti igual Aste Santutan edo…
- Bai! On juten gazen modun ez!
- Ta gonakaz eta depilaziñorik bai? Edo…
- Ez, ez… Hori be gero hasi nitxan neure buruai neu bixkat eh… Hasi ez banitxan hobeto!
- Ya baiña gonie euki ta han ulak? Edo…
- Ez neukan gaztetaz eh…holaik eh…Ez! Gero hasi nitxan baiñe ez, ez…kaltzerdixak jazten gendun ta…udan ba…

Egilea(k): Beñat Lasarte Akarregi (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia