Eskola barrian
Eskolako hormetan Francoren argazkia eta gurutzea izaten zuten. Abadea joaten zen eskolara, baina dotrinara elizara joaten ziren. Entziklopedia zen izaten zuten liburu bakarra. Euskaraz egitearren beraiek ez zuten arazorik izan. Hala ere, sarreran beti kantatu behar izan zuten Cara al Sol. Ohiko arropekin janzten ziren, baina askotan jartzen zituzten egunkari zatiak zulatutako oinetakoetan.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: OND-014/035
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura
Transkripzioa
- Kartak. Karti eitteko esaten eustanin /esateztanin/ han… neure gauzak, neure hori izati, hoixe gitxien. Matematikan-ta, ba, matematika ba problemak-eta ixaten zin, ongo gauzak ez zeguazen ordun, ta bueno, ondo manejaten nitxan.
- Ta gero, eskolan bertan eukitzen zenduen erretraturik edo kurtzerik edo...?
- Franco ta horrek. Ta kurutzi ta Franco aurrin. Pentsa, zeure aurrin beti presente zeukazun, Abari etorten zan astin behin edo, bikarixu etorten zan, ez dakit /eztait/ zer esaten euskun /esatozkun/, ee...
- Dotriñie eskolan edo...?
- Ez, ez, ez dakit /eztait/ zetaa etorten zan! ba, haratxe. Hantxe eoten zan ha. Dotriñaa jun eitten giñan gu elixaa. Ee... eskolaku, esateko...
- Ta esan dozu entziklopedixe eukitzen zendula
- Bai, haxe zan geure liburu.
- Ta han ze eukitzen zenduen ba?
- Ba enziklopedia baten eoten zan ba Espaiñiko... Espaiñiko historixi ordun. Haxe zan interesanti eurentzako edo, kontixu, ta haxe.
- Ta kastiguk-eta euskeraz eittearren edo?
- Ez, ni ez na akordaten hori. Esaten dabe toki askotan, e? baserri ingurutan-ta euske… jo be bai euskeraz ein dozulako /eizulako/ be, baiña... Hori bai `Cara al Sol´ kanta ta horrek eta bai, baiñe holako gauzaik ez dot ikusi nik euskeraz eittearren zigortute ta horrek gauzok.
- Ta zuek kanta biher bai.
- E?
- Zuek kanta bai.
- Hori bai, hori bai, sarreran-ta bai, esku altzata, normala.
- Ta, holan, eskolarako ze erropa eroaten zenduen?
- Ez normal, geunkanak, geunkanak.
- Abarkakin eta?
- Ni ez, ni ez abarkakin. Zapatak, igual azpixan zulu periodiko pillo bat ipinitte. Horrek bai. Hori be egixe da! Ta ezin zanin ta...
- Periodikuk zer eitten eban ba? han ure sartuko zan.
- Bueno, sikotan, bueno, behintzat zulu tapata.
Egilea(k): Maider Arizmendiarrieta (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!