Ondarroa (Bizkaia)

Sare-konpontzaileen arropak

Sare-konpontzaileen arropak <p>Sareak konpontzeko, gona eta amantala janzten zituzten. Sekula ez ziren ortozik egoten. Xala ("mantoi") ere jartzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sareak konpontzeko, gona eta amantala janzten zituzten. Sekula ez ziren ortozik egoten. Xala ("mantoi") ere jartzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze arropa edo ze biher izeten zan?
- Hon morun prakaik ez eguan, hoba gendun euki bagendun, ba goni ta amantala. Gero prakak eta urten eben /urteben/, ni neu ez gasta gerta prakakin… bueno bai, bai sari konpontzen da prakakin hasitte geguazen bai, bai aurretik beti gonakin hainkak, geure hainka metxuk freskuran.
- Ta hankak, hankak, oiñetakoak diñot?
- Zapatak, ez, ez, ez ortozik ez, beti oñetaku hori bai.
- Udan bez ortozik?
- Ez, ez, ez, ez iraxak igual sandaliak eta bai baiñe. Bai bero-bero eguanin baiñe ostontzin normalin…
- Ta amantala? Derrigor.
- Amantala bai, hori bai, amantala beti hori sin falta, hori bai.
- Ta zer dala ta?
- Da gero lehena-lehena baitte /batxe/ mantoik eoten zin hiru puntakuk, askok eukitten neban holakuk bata berdi edo grise. Gurin amak eitten ittuazen danak gaiñea. Gure ama famau zan mutil guztintzako be elastikuk eta jertsak eta eitten famau zan, ez eukanin biharrik dale puntuai, nik ez dot ikasi baiñe harek bai.
- Beti josten?
- Beti, beti zeozetan bai. Eta mantoik ederrak ixaten zin hamendik sartu da ba harek asko hori eitten zatxun, baiñe bai.

Egilea(k): Unai Etxebarria Anakabe (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia