Ondarroa (Bizkaia)

Neguan ikaragarrizko hotza

Neguan ikaragarrizko hotza <p>Egurrezko orratzak erabiltzen ziren lehen sareak josteko, plastikozkoak gerora etorri ziren. Kontxitak nahiago du egurrezkoa. Neguan bodegan edo "tinglauan" egoten ziren josten; gainerakoan, plazan edo barran bertan. Hotz ikaragarria pasatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Egurrezko orratzak erabiltzen ziren lehen sareak josteko, plastikozkoak gerora etorri ziren. Kontxitak nahiago du egurrezkoa. Neguan bodegan edo "tinglauan" egoten ziren josten; gainerakoan, plazan edo barran bertan. Hotz ikaragarria pasatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Harixe esan dozu baiña orratza be espeziala biher zan edo?
- Egurrezko orratzak. Ez, ez, hontxe modokoxik, hon blastik urten dau sarin modun baiñe lehena egurre zan, egurrezko orratzak.
- Ixenik edo eukitten eban horrek orratzak?
- Ez, orratza, orratza.
- Ta zu plastikoagaz ez zara ibilli?
- Bai, bai plastikuaz asko, bai esaten dotsut /esatetsut/ berrotabost urteaz geldittu nitxan ni sarikin ta molla be bai.
- Ta zeñegaz hobeto plastikuagaz edo egurregaz?
- Nik egurre naxa dot /naxat/.
- Zer dala ta?
- Ez dakit ba /eztaipa/ neutzako egurre gexa gustaten gastan, orratza […] baiñe nik neuk orratza egurre gexa.
- Nun egoten ziñien josten?
- Esan dotsut /Esatsut/ plazan da edoze, negun, negun hotza egoanin /euanin/ bodegan, bodegan. Ta gero, geruta bodegan be ezin sarik kasi kabiaten, bai bodegetan bai baiñe… tinglaun hor barran eta tinglau handi bat ein eben ta, ta zarratute, hantxe ba igual hamar edo… hamarrenak edo eongo zin o gexaua. Harutza honutza baiñe edonundik sartzen zan haixe hotza, hotzetan jaten gendun.
- Humedadie eta…
- Bua hori asko! humedaziñoi ze beatu, antxoadan da ontxe ezta? ta treiñe apurtute dakarre, zaparrari botaten da, da hotza da, ba jun ein bihar zaz /bizaz/. Jantzi plastiku, hamen be epini plastiku amantalan gaiñin plastiku ta bixkat bustitten bazan bakixu hotza, hotzak hille bazaz… hala ekarri kafesni danontzako esan da edan beti kafesnik eta holanik ebiltten giñan. Bai barran be bai, ostontzin bodegetan edo tinglaun negun konpontzi, konponketak zienin.

Egilea(k): Unai Etxebarria Anakabe (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia