Ondarroa (Bizkaia)

"Santoñameriketara" antxoatara

"Santoñameriketara" antxoatara <p>Antxoa sasoia udaberrian, martxo erdialdean, hasi eta San Pedroak arte izaten da. Antxoatara zer kalatara joaten ziren aipatzen dute. Kantauri itsasoan barrena (Santander eta Asturias aldera) joaten zirenean "Santo&ntilde;ameriketara" joaten zirela esan ohi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-012-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antxoa sasoia udaberrian, martxo erdialdean, hasi eta San Pedroak arte izaten da. Antxoatara zer kalatara joaten ziren aipatzen dute. Kantauri itsasoan barrena (Santander eta Asturias aldera) joaten zirenean "Santoñameriketara" joaten zirela esan ohi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Antxoadi noiztik nora zan?
- Patxi: Ba hasten zan udabarrixan...
- Jesus: Ontxe, ontxe.
- P: ... martzun hasieran gitxi gorabehera eta San Pedruk arte. Atuneti hasten zan San Pedrutan.
- J: San Pedron, atuneti.
- P: Ya ordurako makaltzen juten zan: behin maiatza-ta aillatakun, makaltzen juten zan.
- J: Gitxitzen, gitxitzen.
- P: Berez, negu pasatukun, udabarrire, tenperaturi bixkat epeltzen hasittakun, antxobi hasten zan. Ta hotzak baeuazen ondion berandutxua hasten zan, ta holanik.
- J: Ontxe moure.
- Nora joaten ziñien antxoatan? Nongo kalatara?
- J: E?
- P: Ba lehelengo hasieran Ondarruko kalara, baiñe denporiaz ibiltten-ibiltten hamen ein zan gitxittu ein zan ba, eta gerokun kanporaua, ta kanporaua ta kanporaua… ta gerokun Kantabrikon ziher, beheruntz.
- Ze izen daukiez kalak?
- P: Santoñameriketa!! Santoñameriketa esaten gako horrei.
- J: Urrun, urrun!!
- P: Santoñameriketa zan oin dala ehundaka urtik, ehundaka urtik, ba…
- J: Santoña aparte euan lez… Santoñameriketa.
- P: Santoñan, ba, portuk-eta ordun ez euazen; porto naturalak, berez, moillak-eta ein baik euazenetik, Santoña be zan porto naturala, mendi handi baten abrigu euan han. Eta hara be juten zin Ondarrutik asko, atuneta-eta juten zin [haratxe, ... etxea].
- J: Fraili, [...] frailli?
- P: Bai. Eta, ordun, antxoatan be bai, ba, hara juten zin asko. Bertan be bai bajurakuk asko euazen. Eta gerokun han beheruntz juten zinin, Santander, ta gero denporiaz Asturiasea eta holanik…
- J: Ondarrun: “Saander”.
- P: ... Horrei danai lehena esaten gak “Santoñameriketa”. “Santoñameriketa” zan, ba, hamendik urten, itsosu, kosti galdu, itsosu bakarrik eta haruzku dana.

Egilea(k): June Arrizabalaga Rekalde (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia